Euskalduna Jauregiak 'Music has no limits' ikuskizuna jasoko du beste urte batez
Ezustez betetako ikuskisun berritzaileekin etorriko da hurrengo martxoaren 23an
BILBO. Euskalduna Jauregiak 'Music has no limits' ikuskizuna jasoko du beste urte batez eta ezustez betetako ikuskisun berritzaileekin etorriko da hurrengo martxoaren 23an. Sarrerak badaude salgai, 30 eurotatik aurrera.
Euskalduna Jauregira egin zuten azken bisitan “ez dago sarrerarik” kartela eskegi ostean, Music Has No Limits itzuliko da Euskaldunako Auditoriora. Aurretik aipatutako ezuste horien artean, Bilboko Sinfoniettako 15 musikari gazte baino gehiagoren partaidetza azpimarratu behar da, hitzordua ikuskizun paregabe eta errepikaezin bilakatzeko. New York, Miami, Mexiko, Milan eta Espainiako hiri nagusiak liluratu dituen show-ak berriro ere sarrera guztiak agortuko ditu ziurrenez, agertokian ia hogeita hamar artista izango dituen bisita honetan.
Nazioarteko talenturik onenarekin sortutako ikuskizunik handiena da. MHNL paregabeak musikaren alorreko muga tradizionalekin hausten du; horri esker, zentzumen guztiak astinaraziko dizkizun eta zur eta lur utziko zaituen esperientzia biziko duzu.
Opera, musika klasikoa, house, rock, dance, gospel, jazz eta abarren fusioa
Generoen nahasketa eta, besteak beste, Michael Jackson, U2, Laurent Garnier, Queen, Avicii, Barbra Streisand, The White Stripes, The Police taldeen abestiak, orain arte inoiz entzun ez dituzun eran. Zure abestirik gogokoenak, diziplina artistiko guztietako jeinuek agertoki berean interpretatuta.
Salto, oihu, dantza eta barre egingo duzu, edozer gerta daitekeen unibertso irekian. Argi, kolore eta efektuen fenomenoa. Music Has No Limits ikuskizunak musikaren muga eta kanon guztiak ezabatzen ditu, emankizun bakoitza bizipen paregabeko bihurtzeko.
Sarrerak salgai daude jadanik www.euskalduna.eus helbidean eta ohiko beste kanal batzuetan. Sarrerak 30 eurotik aurrera, gehi kudeaketa gastuak.