Síguenos en redes sociales:

Apirilaren 12an estreinatuko dute 'Soinujolearen semea' filma hainbat zinema aretotan

"Adiskidetasunari, traizioari eta indarkeriari buruzko istorio hunkigarria" deirela esan du zuzendariak

Apirilaren 12an estreinatuko dute 'Soinujolearen semea' filma hainbat zinema aretotan

BILBO. Apirilaren 12an estreinatuko dute 'Soinujolearen semea' filma hainbat zinema aretotan. Bernardo Atxaga idazlearen eleberrian oinarritutako lana da, hain zuzen, Fernando Bernues donostiarrak zuzendua: "adiskidetasunari, traizioari eta indarkeriari buruzko istorio hunkigarria".

Antzerkian izandako "harrera paregabearen ostean", telebista, zine eta antzerki zuzendariak Atxagaren eleberria pantaila handira eraman du, Aitor Beltrán, Iñaki Rikarte, Cristian Merchán, Bingen Elortza, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson, Miren Arrieta, Laia Bernués eta Eneko Sagardoy aktoreekin, besteak beste.

"Adiskidetasunari, traizioari eta indarkeriari buruzko istorio hunkigarria" protagonisten hiru garai ezberdinetan oinarritzen da (haurtzaroa, 20 urteko gaztetasuna eta 50 urte inguruko garaia), Euskal Herrian bizi izandako historia aztertzeko.

Zuzendariaren hitzetan, "sentimenduetan jartzen du indarra 'Soinujolearen semea' lanak, hain zuzen ere, bi lagunek, 25 urtez elkarren arteko harremana drastikoki etenda izan ondoren, berriz topo egingo duten unean. Iraganaz hitz egiteko eta sozialki metaforikoa izan daitekeen isiltasuna apurtzeko azken aukera izan dezakete aspaldiko lagun min hauek".

"Soinujolearen semea" Bernardo Atxagaren eleberri pertsonaletako eta adierazgarrienetariko bat da. Patxo Telleriak egokitu du zinemarako gidoia eta musika Fernando Velázquez-ena da. Abra Prod. eta Tentazioak etxeek ekoitzi dute, eta Eusko Jaurlaritzaren eta ICAAren laguntza eta ETBren partaidetza ditu. Filmax eta Barton Films izango dira banatzaileak.