BILBO. Saray Pérez Castillaren (Gamonal/Bilbo, 1987) 'Pasaia Ikusezinak' izeneko erakusketa aurkezten da Rekalde Aretoan.Bere lana memoriaren eta lurraldearen gatazketara gerturatzenda teknologia eta ahozkotasuna modu delikatuan erabiliz.
2015. urtetikTindoufeko (Aljeria) errefuxiatu sahararren kanpalekuen inguruan lanegiten du; bertan, prozesu luze bat osatzen ari da paisaiaren etahistoriaren esperientzia subjektiboan sakontzeko, era honetan: deyarizenekoekin (hassania hizkuntzan jakitunak direnak) elkarrizketakizanez, erakusketa gunean ukimenezko material eta formak baliatutaentzunaldi kolektiboak eginez; haiek guztiek zentzumen-konplexutasunhandiko mundu bat azaltzen digute, eta begia da mundu horretan organonagusia.
Bilduma honetan,artistaren grabaketak Sahararren aldeko beste aktibista batzuekegindako beste dokumentubatzuekin batera topa daitezke, garai bateko kolonia espainiarrareneremuan (gaur egun Marokokokupatzen du) irmo jarraitzen duten aktibistena, hain zuzen.Teknologia eta hitza elkarrekinharremanetan jartzeko askotariko formak ikus daitezke, salatzeko eta ikusgaitasunaemateko formak erresistentziaren alde humanotik begiratuta.
ARTISTA
Saray PérezCastilla (Gamonal/Bilbo, 1987). Diziplinez haragoko artista. ArteEderretan lizentziatu zenEuskal Herriko Unibertsitatean, eta Zeramika: Artea eta Funtzioa(2014) masterra egin zuenbertan, eta gaur egun Elkarrizketaren paisaiak konplexutasunarenaroan (UPV/EHU) izenekodoktorego-tesia egiten ari da leku berean; artea(zeramika-teknologia) eta kolonialismoaknahasten dituen ikerketa bat da, giza eskubideak eta memoriahistorikoa bereziki.
Artista etaikertzailea, 2013. urtetik pertzepziozko paisaia arakatzen duzentzumenikusezintasunaren lurraldeetan,kolonizazioarekin emaitza dena. Ikuspegi horretatik kokatzen du bereobra nahiz jardute artistikoa alferrikako lurraldeetan; gunehorietan, anbizio sozioespekulatzaileak atzean geratu dira etaidentitatearen, memoriaren ahanztura nagusitu da.
Paisaia berriakbilatzeko ahalegin horrek eraman du Espainiaren barneko eta kanpokohainbat lekutan bizitzera eta ikertzera, eta horren ondorioz, hainbatsari eta beka eskuratu ditu, erakusketak antolatu, egonaldiak egin?Hauek dira jasotako sari aipagarri batzuk: BilbaoArte Produkzio Beka(2018), Provincia 53, CDAN (Huesca, 2018), Provincia 53, MUSAC (Leon,2017-2018), El Panóptico del Sahel, CAB (Burgos, 2017), Shedding theskin ?LinzIMPORT, Architekturforum Oberosterreich (Linz, Austria,2017), Bizkaiko Foru Aldundiak emandako produkzio-beka (2016),Artifariti, Tindoufeko Errefuxiatu Sahararren Kanpalekuak (Aljeria2014-2015-2016), Ertibil Bizkaia (Bilbo, 2012-2013), NON-STOP,Montehermoso Kulturunea (Vitoria-Gasteiz, 2012)?