Made in Spain sailaren programazioa hamaika ekoizpen osatuko dute
Daniel Calparsoro, Isabel Coixet, Álex de la Iglesia, eta David Trueba zuzendarien lanak aurkeztuko dira besteak beste
DONOSTIA. Made in Spain sailaren programazioa hamaika ekoizpen osatuko dute. Jaialdian Daniel Calparsoro, Isabel Coixet, Álex de la Iglesia, eta David Trueba zuzendarien lanak aurkeztuko dira besteak beste.
Zinemaldian aurkeztuko da, gainera, Sergio Oksman brasildarrak zuzendutako Querido Fotogramas dokumentala. Sergio Oksman Ikusmira Berriak egonaldi-programako aditu-batzordearen kideetako bat da. Querido Fotogramas filmean, aldizkari mitikoaren 70 urteko historian zeharko ibilbidea egingo dute aldizkariaren erredakzioarekin lotutako zuzendari, antzezle, kazetari eta kritikari batzuek.
Opera primen artean daude Mi querida cofradía, Marta Díaz de Lope Díaz (Ronda, Malaga, 1988) zuzendariarena, Malagako zinema-jaialdian antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Biznaga (Carmen Flores) eta Publikoaren Saria irabazi zituen filma, eta I Hate New York, Gustavo Sánchez (Úbeda, Jaen, 1978) kazetari eta zuzendariarena, Bayona anaiek ekoitzia.
Sailaren aukeran sartu dira, halaber, Diana Toucedo (Pontevedra, 1982) eta Elena Trapé (Bartzelona, 1976). Lehenak Berlinaleko Panorama sailean estreinatutako Trinta lumes / Thirty Souls lanarekin egin du fikzioko film luzeen alorrean debuta; aurrez, hamasei film luzetan muntatzaile izan zen eta En todas as mans ez-fikzioko film luzea zuzendu zuen. Bigarrenak Les distàncies aurkeztuko du, Malagan Espainiako film onenaren Urrezko Biznaga eta zuzendaritza eta emakumezko aktore onenaren (Alexandra Jiménez) Zilarrezko Biznagak irabazi dituen filma. Trapéren lehenengo filma, Blog, Zinemaldiko Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean aukeratu zuten duela zortzi urte, eta RTVE-Beste Begirada sariaren aipamen berezia jaso zuen.
Zortzi filmetan muntatzaile izan eta, aldi berean, zinemaren pedagogiari buruzko Cine en curs proiektuan parte hartu ondoren ?iaztik Donostiara ekarri da programa hori (Zinema (h)abian), Tabakaleraren eta Elías Querejeta Zine Eskolaren bitartez? bere lehenengo film luzea, Con el viento / Amb el vent, zuzendu du Meritxell Colellek (Bartzelona, 1983). Cinéfondationek aukeratutako proiektuetako bat izan zen eta Berlinaleko Forum sailean izan zuen estreinaldia. Bigarren film luzea, Dúo, egiteko proiektuarekin Zinemaldiaren Europa-Latinoamerika Foroan ere parte hartuko du Colellek.
Ibilbide luzeko zuzendarien filmen artean, honako hauek aipa daitezke: El aviso, Zinemaldian ez ezik Cannesen, Berlinen eta Venezian ere filmak aurkeztu dituen Daniel Calparsororen (Bartzelona, 1968) azken lana; The Bookshop (La librería), Isabel Coixetena (Bartzelona, 1960), aurten film, zuzendari eta egokitutako gidoi onenaren Goya sariak irabazi dituena; Perfectos desconocidos, Álex de la Iglesia (Bilbo, 1965) zinemagileak dakarren azken proposamena, Zinemaldiaren Sail Ofizialean hainbatetan parte hartu eta gero ?La comunidad (Zilarrezko Maskorra Carmen Maurarentzat), Las brujas de Zugarramurdi eta Mi gran noche?;
Más en Cultura
-
Bilbao BBK Live deja más de 23,6 millones de impacto económico en la ciudad, con más de 115.000 asistentes
-
Tomorrowland abre sus puertas con un nuevo escenario principal
-
Muere el escritor y crítico literario José María Guelbenzu
-
Del Txapel Reggae a La La Love You, Los Zigarros y Los Amigos Invisibles