Síguenos en redes sociales:

"Igelak", "Paperezko Ahotsak" eta "Gutik Zura" saritu ditu Zinemaldia.Cat jaialdiak

"Igelak", "Paperezko Ahotsak" eta "Gutik Zura" saritu ditu Zinemaldia.Cat jaialdiak

BILBO. Azkue Fundazioak jakinarazi duenez, Zinemaldia.Cat Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiaren 12. edizioan, Toni Vall (kazetaria), Anna Solanas (I+G Stop Motion), Biel Duran (aktorea), Betsy Turnez (aktorea) eta Dani de la Orden (zuzendaria) izan dira epaimahaikide.

Urrezko Txapelak Cinemes Girona zinema aretoetan banatu ziren Zinemaldia.Cat jaialdiaren amaiera ekitaldian, igandean. Jaialdia jada Catalunya Film Festivals ekimenaren barruan dago, eta helburuetako bat "topikoak haustea da, eta, besteak beste, Euskal Herrian egindako zinema ez dela soilik euskaldunei buruzkoa eta euskaldunei zuzendua erakutsi nahi dute antolatzaileek".

Aurtengo edizioan parte hartu dute lanen artean daude "Rockanrollers" (Juanma Bajo Ulloa), "Iragan gunea Berlin" (Maider Oleaga), "Gutik zura" (Jon Maia eta Mari Jose Barriola), "Voces de papel" (Estibaliz Urresola), Pedaló" (Juan Palacios), "Irrintziaren oihartzunak" (Iratxe Fresneda), "Acantilado" (Helena Taberna), "Igelak" (Patxo Telleria), "El ataud de cristal" (Haritz Zubillaga), "Gernika" (Koldo Serra), "Kalegiak" (Maider Fernandez) eta Kimuak programaren film laburrak.