donostia - Lehengo gabonetan iritsi zen Txutxupe ikuskizuna an-tzokietara, eta ordutik, Txirri, Mirri eta Txiribiton ez dira taula gainetik jaitsi, 20 leku baina gehiagotan egon direlarik; apirilean, Euskadiko An-tzoki Sareak obra gomendagarrien zerrendan jarri zuen ikuskizuna eta orain, urrian, euren DVDa grabatuko dute. “Gure materiala plazara-tzen hasteko garaia da”, dio Kattalin Ansorenak, Mirri pailazoaren papera egiten duenak, haien bigarren DVDa izango dela argituz. Gainera, frogatu dutenez, haurrek barre asko egin dute ikuskizunean eta oso ondo pasa dutela esan diete. “Arrakasta edukitzen ari da, eta graba-tzea beharrezkoa iruditu zaigu”, dio.

Datorren igandean Andoaingo Bastero Kulturgunean eskainiko dute ikuskizuna 17.00etatik aurrera, eta Hamaika Telebistak grabatuko du. “Jada sarrera erdiak baina gehiago saldu ditugu, eta an-tzoki guztia betetzen saiatuko gara”, adierazi du Ansorenak, eta ikusleak koloretsu edo pailazoz mozorrotuta joatera animatu ditu, “nahiz eta guri kolorerik ez zaigun faltako”. Guztira, 500 lagunentzako lekua dago, beraz, kolorez eta jendez betetako ikuskizuna izatea nahi dute.

Hala ere, betiko emanaldia izango da, ez dute kamara aurrean jar-tzerakoan aldatuko. “Egia da telebistan ikusteko, askotan beharrezkoa dela pixka bat estatikoago egotea eta saiatuko gara planoetan pentsatzen; baina oso zaila da kontrolatzea pailazo bilakatutakoan”, esan du.

Txutxupe ikuskizunak gauza bat erakutsi nahi die haurrei: “Tranparen aurrean, bizitzako edozein alderditan, Txutxupe esan behar dela, protestatu egin behar dela”, azaldu du Ansorenak. Kasu honetan, pailazoek jolasten duten bitartean, negozio gizon tranpati bat etorriko zaie, Mus Dekakamokordo. Txikitatik oso diruzalea den pertsonaia da, eta ikasi duen bakarra dirua biltzea da, “negozioa egiten, jendea engainatzen”. Bere izena 2009an kaleratutako abesti batetik dator, eta bertan kontatzen du pertsonaia honek plastikoetan kakamokordoak sartu eta saldu egiten dituela. “Gaur egungo zikinkeriei kritika egiteko modu bat da, denok erosten batitugu gauza horiek”, gaineratu du.

Behin grabazioa egin eta gero, DVDa eskuratu nahi dutenek pailazoen ikuskizunetan erosteko aukera edukiko dute, eta gainera, euren web orrialdean denda sor-tzen ari dira. “Gabonetarako espero dugu martxan egotea”, adierazi du.