BARRUTIK atera zaio. Barnekobulkadek halaxe erregutu diote.Poema liburua behar zuen izanKarmele Jaioren azken literatursorkuntzak, eta idazle gasteiztarrak ez diotrabarik jarri gogoak agindu dionari, berarentzatpoesiarena “terreno berria” izanarren, bai behintzat plazara begira. Orainhilak ditugu poema bilduman (Elkar, 2015)lehendik ere bere ipuin eta eleberrietan presenteizan dituen hainbat gai jorratu ditu:denboraren igarotzeak sortzen duen mina,galdutako pertsonek utzitako hutsunea, egunerokotasunarengazi-gozoak... Heriotza duabiapuntu eta ardatz Jaiok, baina inoiz bainogehiago dihardu bizitzaz.
Ipuin-bildumak eta nobelak kaleratu izandituzu aurrez. ‘Karmele Jaio poeta’ ezagutzekoparada eskaini diguzu oraingoan. Zergatik poesia?Eta zergatik orain?
Niri kostatu egiten zait proiektu konkretubat pentsatu eta planifikatzea idazten hasigabe. Niretzat idaztea deskubritzea da neurrihandi batean, beraz, idazten hasten naizenean,gehienetan ez dut jakiten ziur zeraterako den. Oraingoan, hau atera da. Aitortubehar dut hasieran kostatu egin zitzaidalaonartzea hau zela benetan idatzi nahinuena, seguruenik sentitzen nuelako ez zelanire terrenoa, eta onena zela narratiba idaztenjarraitzea, nire alde arrazionalari kasueginez. Baina tarteka poesia idazten nuengorputzak eskatzen zidalako. Heldu zen unebat zeinetan onartu nintzen hau zela eginnahi nuena, eta orduan poemekin jarri nintzenburu-belarri. Lan horren emaitza daOrain hilak ditugu.
Idazteko teknikari dagokionez, alde handianabaritu duzu ipuinak, nobela edo poesia sortzean?Nolakoa izan da sorkuntza prozesua,kasu honetan?
Lan egiteko modua diferentea izan da baina,hala ere, idatzitako poemak oso narratiboakdira, eta horregatik gauza asko ezdira hain ezberdin. Nobela bat idaztea eguneroeraikin bat egiten joatea da, poliki,adreilu bat bestearen gainean jarriz; etahonek modu askeago bat eskaintzen dizulan egiteko, bereziki prozesuaren lehen partean.Nik hasieran bota egin dut botatzekonuena eta gero jarri naiz lehengai horrengainean lanean. Bigarren parte horretakolanak antz gehiago dauka narratibarekin,hemen ere eraikin bateratu bat sortu nahianibili naiz eta. Nire kezka bat izan da poemaguztiekin zerbait bateratua egitea, ezeskaintzea poema solteak, baizik eta berebarne logika duen lan bat. Poema askokanpoan geratu dira horregatik.
Lehenengo pertsonan hitz egiten duen narratzaileabaliatu duzu. Zenbait poemetan, gainera,badaude autobiografiatik edaten dutenlerroak ere. Narratzailea eta idazlea gertuagodaude hemen zure aurreko lanetan baino?
Nik uste dut idazlea beti agertzen dela,modu batera edo bestera, idazten duenhorretan. Munduaz duen ikuspegia azaltzenduen momentutik idazlea bera agertzen arida. Ez baduzu zure begirada eskaintzen, zailada gero idatzi duzun hori ulertarazten.Orain arteko lanetan mozorrotuago agertunaiz, eta hemen distantzia txikiagoa danarratzaile eta idazlearen artean. Zu zaudebeti idazten duzun horretan, baina bi aukeradituzu: zure etxeko egongela erakustea,hemen dena daukazu prest bisitariek ikusteko,eta hemen zure buruaz eman nahiduzun irudia dago; edo erakutsi dezakezuganbara, eta hemen gauzakezkutuan daude, desordenatuta,haiekin zer egin ere ezdakizu? Uste dut lanhonetan ganbarari begirajarri naizela.
Heldutasun jakin baterairitsi den ahotshorrek denboraren iragateazhitz egiten diguhasierako poemetatik.Izenburutik bertatik bizitzarenune konkretu batiegiten diozu erreferentzia.Zein da momentu hori?
Hildakoak edukitzen hasten zarenune horretan dago poemetan hitz egitenduen ahots hori. Inguruko zenbait pertsonakhiltzen hasten zaizkizun garai hori:gurasoak, lagun batzuk? Adin batetik aurrera“normalizatu” egiten da hori, zure inguruanzeuden hainbat pertsona bat-bateanez egotea. Hortik aurrera bizitzaz duzunikuspuntua aldatzen da; konturatzen zarabenetan hau oso azkar doala, eta zu hemenhondar alea baino ez zarela. Etxe aurreanduzun arbolak ziurrenez zutik etabizirik iraungo duela zu hilondoren ere. Zure txikitasunazohartzen zara, eta, aldiberean, bizitzaren handitasunaz.
Heriotzaz bezainbesteari zara bizitzaz, beraz?
Hilak erabili ditut bizirikgaudenei buruz hitzegiteko. Bizitza gehiagobaloratzeko modu bat erebada hilei eta heriotzaribegiratzea. Nik uste dut bizitzariheriotza presente duzulabegiratzeak oso leku onean jartzenzaituela bizitzaz disfrutatzeko, benetan eginnahi duzuna egiteko. Txikikeriatan denboragehiegi ez galtzeko.
Igartzen da bilakaera bat poemetan: etsipenpuntu bat nagusitzen da hasieran, baina argi izpi bat sumatzen da liburuaren hondarrean.
Egia da lehenengo atalean norberakbarruan dituen putzuak agertzen direla, etahor daude barneko ahulezia eta tristura batzuk.Baina liburuaren azkenengo poemetanbadago baita bizitzaren aldarrikapenbat. Badaude bizitzaren indar infinituaz etaedertasunaz hitz egiten duten poemak.
Heriotzaren gaiari heldu arren, ezin esan poematristeak direnik, beraz.
Nik ez nuke esango poema tristeak direnik.Badakit jende askok bizitza berez ere nahikogogorra dela uste duela eta liburu bat irakurtzeanhortik ebaditu nahi dutela aldarrikatzenduela. Baina literatura bizitzarenerrepresentazio bat den heinean, bizitzarenalde guztiak hartu behar dituela uste dut,eta hain justu, niretzat interesgarrienak izatendira pixka bat deseroso egiten zaizkigunak.Gure zauriak ukitzen dituztenak. Horietanerrekonozitzen gara gehien eta, uste dut,gainera, horietatik ikasi dezakegula gehienbaita ere.
Bestelako gaiek ere badute lekurik: inkomunikazioa,desioa, maitasuna? Gizakion betikokezkak, azken batean, eta zure lanetankonstanteak izan direnak.
Poema liburu honetan ere badaude nireaurreko liburuetan agertu izan diren gaiak.Bildumak lau atal desberdin ditu: Orainhilak ditugu izenburuko lehenengo ataleanagertzen dira xalotasuna galtzearen mina,ahuldadea, errealitatetik erbesteratzekogogoa... Barnealdera egindako ihesaldimoduko bat da atal hau. Bigarren atalbatean, Ez dabil haizerik izenekoan, harremaneiburuz hitz egiten dut, agortutakoharremanei buruz, alde batetik, eta gerodesioaren berpiztea ere agertzen da. Hirugarrenatalean, Dekoratuak izenekoan, zenbaitpoemetan zoom-a nigandik urrundudut pixkat eta bizi naizen gizarteari begiratudiot, gai sozialei, baita gai domestikoei,eta baita idazketari buruzko gaiei ere. Etaazkeneko atalean, Hildakoekin doazen zapatakizenekoan, bizitzaz eta heriotzaz arinaiz, gizakien heriotzaz baina, aldi berean,bizitzaren indar infinituaz.
Poesia-moldeari dagokionez, ez darabilzu hitzpotolo edo metafora harrigarririk. Errealistaketa erraz ulertzeko moduko poemak dira. Nahita egin duzu? Hala bada,zer lortzeko? Edo zerekiditeko?
Nire idazteko modua da.Idazten dudanean nirekezka bat izaten da idazleareneskua ez ikustea. Leihogarbitzaile baten lana egin behardu idazleak: leihoa garbitu behar duirakurleak leihoaren bestaldean dagoenaahalik eta argien ikusteko. Ez nuke nahi irakurleakleihora begiratu eta garbitzaileareneskua ikusterik. Eta, bestetik, zuzenketaprozesua, hein handi batean, garbiketa prozesubat izaten da niretzat, bisuteriazko hitzakkentzeko unea; soilik apaingarri direnhitzak ez zaizkit interesatzen. Ez badutefuntzio bat, kendu egiten ditut. Nire asmoaez da irakurlea metafora edo hitz potoloekinharritzea. Hitzen batuketa ahalik eta eraginkorrenaeta, ondorioz, ederrena izateanahi dut. Eraginkortasunean baitago, nireustez, edertasuna.
Liburuarekin batera, errezitaldia ere eskainiduzu. Musika eta hitzak elkartzean, zer sentituduzu?
Oso esperientzia politaizan da testuakmusika eta ikus-entzunezkoekinelkartzearena,batez ere, elkarlanbat suposatu duelako, etaelkarlanetatik beti sortzen dazerbait diferentea, batak besteaaberasten duelako. Ander Elorzaripoemak bidali nizkion eta esan nion haiekiradokitzen ziotenarekin sortzeko irudiak,eta oso aberasgarria izan da ikustea zer sortuduen haietatik abiatuta. Eta gauza beramusikarekin: Aitor Agirre eta Trikurekinbatera lan egitea oso interesgarria izan da.Poemek, musika eta irudiekin lagunduta,beste indar bat hartzen dute. Poesiak aukerahau eskaintzen du.
Iritzi artikuluak, ipuinak, narratiba, poesia?Genero berriren bat probatu nahiko zenukeaurrera begira, ala errepikatzeko asmoa duzu?
Hurrengoa zer izango den idatzi bitarteanjoango naiz deskubritzen. Neuk ere ez dakit.Horregatik idazten dut, zer etorriko dendeskubritzeko. Baina, ziurrenik, narratibazkolana izango da.