Síguenos en redes sociales:

Ruper Ordorika, adarraren puntan

SARIA eta kontzertua. Euskal musikaren arloan garrantzi handiko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bat omentzeko sortu zen, iaz, Adarra saria. Lehen edizioan, Donostiako Udalak Mikel Laboari eman zion saria, eta aurten Ruper Ordorikari egokitu zaio. Sarien kontu hau estrainio samarra egiten zaiola adierazi zuen oraintsu DEIAn oñatiarrak, eta aitortu zuen, baita ere, inoiz ez duela jaso munta honetako errokonozimendurik. Ekitaldiaren ostean, musikariak kontzertu ederra eskaini zuen. Argazkia: J. Colmenero