arrasate - Nola bururatu zitzaizun halako proiektu bat garatzea?
-Herri bateko herritar guztien argazkiak bildu nahi nituen eta Leintz Gatzaga, herri txikia denez, aproposa zen nire asmoak aurrera eramateko. Hasieran, gatzagar bakoi-tza bere testuinguruan ateratzea pentsatu nuen, hau da, baserritarra baserrian, kaletarra kalean, tabernaria tabernan... Baina horrela oso zaila izango zela konturatu nintzen. Hortaz, erabaki nuen estudio eramangarri bat antolatzea flash-ekin eta herritar guztiak oihal beltzaren aurrean jarri ditut, denei argazki berdinak ateratzeko. Banakako argazkiak dira eta baita familiakoak ere. Bestalde, proiektu honen hasieran ez neukan liburu bat kaleratzeko asmorik, beraz, oso pozik nago emaitzarekin.
Zeintzuk dira lan honekin lortu nahi izan dituzun helburuak?
- Benetako helburua irudien bidez herritarren errolda grafikoa egitea izan da. 2012 urtetik 2015 urtera Leintz Gatzagako biztanleriaren %95a ager-tzen da liburuan. Uste dut, gainera, beste dimentsio bat hartuko duela denboraren joanean, XXI. mende hasiera honetan herrian bizi direnei buruzko dokumentua izango baita.
Nolako harrera izan zuen zure asmoak gatzagarren artean?
- Harridura zen herritarren hasierako erreakzioa. “Tipo bat argazki kamerarekin, bere denbora librean, zergatik egiten du?”... askori halako galderak etortzen zitzaizkien burura. Baina esandakoa nola gauzatu den ikusita, ondo hartu dute. Udalaren eta pertsona batzuren aldetik ikarragarrizko laguntza jaso dut.
Zenbat herritarren erretratuak bildu dituzu Gatza liburuan?
- 230 bueltan ibiliko dira. Bat edo beste faltako da, baina egindako lanak, gaur egun Gatzagan ze jende bizi den isladatzen du.
Helduak, gazteak, umeak... Guztiak ipini dira kamera aurrean.
- Hala da. Liburua herriko pertsonarik helduenak zabaltzen du. Argazkia atera nionean 100 urte zeuzkan eta iaz hil zen 103rekin. Liburuan zehar ere badira beste gatzagar batzuk hil direnak. Bestalde, jaioberri bat ere ager-tzen da. Baneukan bere familiaren argazkia eginda, baina azken hau jaio zenean errepikatzera joan nintzen.
Zenbat ale kaleratu dira eta non eskura daitezke?
- Liburua Udalak atera du eta 200 ale daude salmentan. Udaletxean bertan eros daiteke 20 euroren truke.
Joan zen asteko aurkezpenean erakusketa ere zabaldu zen. Asmoa duzu argazkiak beste herrietan ere ikusgai jartzeko?
- Printzipioz, erakusketa Arrasateko Kajoi tabernan egongo da ikusgai eta, ondoren, saiatuko naiz Oñatira gerturatzen. Honetaz gain, apurka-apurka argazkiak nire blogean sar-tzen joango naiz (goiena.eus/atauri).
Noiztik zaude murgilduta argazkigintza munduan?
- Topikoa bada ere, txikitatik atera izan ditut argazkiak etxean geneukan kamerarekin. Dena den, benetan mundu honetan orain dela hamahiru bat urte sartu nintzen. Arrasate Argitan Elkarteak argitaratutako Arrasate iruditan liburuan editore moduan parte hartu nuen. Ondoren etorri ziren beste argitalpen batzuk, Oñati iruditan eta Gesalibarko liburuxka, hain zuzen. 2005ean nire argazki bloga zabaldu nuen. Ikastaro bakarra egin dut eta, gehienbat, autodidakta naiz.
Nolako argazkiak ateratzen dituzu?
- Batez ere, hiru estilo jorratzen ditut. Alde batetik, argazki soziala, esaterako, jaiak, Santa Ageda koruak, Gure Esku Dagok egindako ekitaldiak, kaleko ekintzak..., eta hemengo paisaiak. Bestalde, Maritxu Kajoiko argazkietan erretratua lantzen dut.
Zer ematen dizu argazkigintzak?
- Argazkilaritzak, nolabait, nire alde kreatiboa azaleratzen lagundu dit. Egiten dudana gustatzen zaidalako egiten dut. Nire zaletasuna da.
Hurrengo proiektuan Arrasateko herria izango da protagonista...
- Argazki mordoa eginda dauzkat eta asko Flickr-en jarrita daude bildumaka. Argazki bilduma handi bat egitea gustatuko litzaidake, esparru desberdinak kontuan hartuko dituena: natura, kaleak, ekintza bereziak, elizak, paisaia urbanoak... Herria jaso nahi dut irudien bidez, polita dena eta ez hain polita. Gatzagako proiektua bukatuta, honekin jarraituko dut.
Bukatzeko, zein aholku emango zenieke mundu honetan hasi nahi dutenei?
- Lehenik, ikastaro bat egin dezatela edo bestela, argazkigintza ondo menperatzen duenarekin argazkiak atera ditzatela. Era honetara arratsalde batean gehiago ikasten da hamar liburu irakurrita baino.
Gipuzkoako txoko kuttuna. Aloña. Bertan izandako bizipenengatik. Momentu bereziak bizi izan ditut han.
Festa bat. Maritxu Kajoi.
Paisaia bat. Orkatzategitik ikusten dena: Urkulu, Aizkorri-Urbia, Oñati aldea... Ikuspegi oso polita da.
Mendi bat. Aizkorri asko gusta-tzen zait.
Hondartza bat. Itzurun (Zumaia).
G
ipuzkoatzen