BILBO. Gaur egun oso gutxi dira musikarekiko grina eta benetakotasuna alor guztietan islatzen dutenak; McBride da horietako bat. Artista honek azaltzen duenez, Bilbon trio “dibersifikatu” batez arituko da. Hirukote horretan McBride bera dugu, taldearen lide; Christian Sands piano-jotzailea eta Ulysses Owens bateria-jotzailea. Hirurak dira musikari gazte berriak jazzaren eszenatokian. Batera 3 urte eman dute.
Azken urteetan, McBride-k ehunka albumetan kolaboratu du eta jirak edo grabazioak egin ditu David Sanboen, Chaka Khan, Natalie Cole, George Benson, Joe Hnderseon, Betty Cartes edo Milt Jackson bezalako artistekin.
Jazzik onena Bilbora itzuliko da Bilbao 700 Fundazioaren eskutik eta kontzertu paregabeak izango dira urte osoan. Horrela, bada, atzerriko artista ospetsuek eta estatuan sendotuta dauden taldeek uriko aretoak eta hotelak beteko dituzte honezkero fidela den ikuslegoa asebetetzeko. Izan ere, kontzertu hauek aukera kultural garrantzitsua bihurtu dira.
Programak entzule-mota guztiengana heldu nahi du eta estilo desberdinak barnebildu nahi ditu: jazzeko sustrai sakonenetik hasi eta azken abangoardietaraino, beste zenbait generorekin egindako fusioak ahaztu gabe, besteak beste, horien artean musika klasikoa, rocka, blusa, hip hop edo ‘munduko musikak’ ditugu.
Asko dira 365 Jazz Bilbao zikloaren bereizgarri diren artistak, taldeak, erritmoak eta estiloak. Jazzaren zaleak ugari direnez gero, ziklo honek hasiera-hasieratik bilatu izan du kalitaterik gorena, programazio askotarikoa eta ikusle guztientzako prezioak.
2015eko edizioaren lehen zatia (otsailetik ekainera) izen handiz beteriko kartel batekin hasi zen: otsailaren 11n ZARA McFARLANE abeslari ingelesak hasi zuen denboraldia eta orain TONY ALLEN bateria-jotzaile afrobeat-aren txanda izango da (martxoaren 11n). Ondoren etorriko ziren MANU KATCHÉ perkusionista eta konpositore frantziarra (martxoaren 31n), JANE MONHEIT abeslari estatubatuarra (maiatzaren 5ean) eta zikloa amaiera emango dio CHRISTIAN MCBRIDE Filadelphiako baxu-jotzaile birtuosoak (ekainaren 2an).
Jazza hoteletan
365 Jazz Bilbao zikloak hurbileko, tokiko talentuari ere bere bealioa eman nahi dio. Berriz ere, estatuan ibilbide arrakastatsua eta sendoa izan duten taldeen aldeko apustua egin nahi du. NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao eta Silken Indautxu hotelak izango dira jazz gauen eszenatokiak asteburuetako gauetan. Programaren bigarren atal hori doakoa izango da eta hoteletan eskainiko diren kontzertuak entzuteko ez da sarrerarik beharko. Edaria hartzeak ekitaldiaz gozatzeko aukera eskainiko du.
CHRISTIAN MCBRIDE
Ekainaren 2an (martitzena), 20:00etan
Campos Elíseos antzokia. Prezioa: 6 €
Christian McBride. Filadelfian jaio zen 1972an. Haren lehen instrumentua baxu elektrikoa izan zen 9 urterekin. Horren ondoren, baxu akustikoa etorri zen urte bi geroago. Instrumentu horretan haren lehen irakasleak bere aita, , Lee Smith haren hirian izen oneko baxu-jotzailea, eta bere osaba, Howard Cooper, avant-garde jazzeko dizipulua. 1989an beka bat lortu zuen ‘Juilliard School’ eskola ospetsura joateko eta han Homer Mensch legendako baxu-jotzailearekin ikasteko. Izen oneko eskola horretan urtebete emanda, eskola uzteko hartu eta Roy Hargrove tronpeta-jotzailearen lehenengo bandarekin jiran joateko erabakia hartu zuen. Eta ahalik eta musikaririk gehienekin esperientziak izatea eta horiek guztiak maisu edukitzea aukeratu zuen.
Rolling Stonek 1992an ‘Hot Jazz Artist’ izendatu zuen. Christian McBridek jarraitu zuen lan ona erakusten ‘Special Quartet’ laukotearen barruan, Patt Methenyren lidergopean. 1994an liderra izanik lehenengo lana grabatu zuen, ‘Gettin to it’ lana, Verve records disketxearekin. Etxe horrekin beste 3 album grabatu zituen 1996an, 1998an eta 2000n.
2011n Grammy sarietarako izendatu zuten. Bere konposizio klasikoz eta zenbait moldaketaz ‘The Good Feeling’ editatu zuen. 2013n ‘People Music’ kaleratu zuen.
Informaziorako webguneak
365 Jazz Bilbao zikloaren webguneak (www.365jazzbilbao.com) programako artista guztien musikan barneratzeko aukera ematen digu (taldeak, data, ordutegia, lokalak, etab.). Bilbao 700 Fundazioaren webguneak ere, www.bilbao700.com, zikloko informazio guztia dauka.
2015eko edizioa
Aurten ere, jazz musikak hartuko du uria. 365 Jazz Bilbao zikloak kontzertuen ohiko agendari ekingo dio, eta gaur egungo nazioarteko jazzeko zenbait artista eta estatu mailan izen ona lortu dutenen artean hautatutako zenbait musika?talde arituko dira. Programak entzule-mota guztiengana heldu nahi du eta estilo desberdinak barnebildu nahi ditu: jazzeko sustrai sakonenetik hasi eta azken abangoardietaraino, beste zenbait generorekin egindako fusioak ahaztu gabe, besteak beste, horien artean musika klasikoa, rocka, blusa, hip hop edo ‘munduko musikak’ ditugu. Bilbao 700 Fundazioak antolatutako zikloak, zazpigarren ediziora helduta, publikoaren fideltasuna eta hiriko kultura? eta aisialdi?eskaintzaren baitan finkatzea lortu du, ibilbideko denbora horretan.
Asko dira 365 Jazz Bilbao zikloaren bereizgarri diren egoitzak, artistak eta taldeak, erritmoak eta estiloak. Jazzaren zaleak ugari direnez gero, ziklo honek hasiera-hasieratik bilatu izan du kalitaterik gorena. Gainera, zabalkundearekin daukan konpromisoarekin bat etorrita, ikusle berriak erakarri nahi ditu programazio askotarikoarekin eta ikusle guztientzako prezioekin.