BILBO - BBK Live jaialdiaren bederatzigarren aldiak jende-kopuru historikoa hartu du, guztira 120.000 lagun hurbildu bai-tziren hiru egunez Kobetamendira. Halaber, antolakuntzak oso ontzat jo du edizio hau. “Ez da inolako jazoerarik egon, asistentzia sanitarioak oso gutxi izan dira, eta jaialdi osoan joandakoen jokabidea bikaina izan da”, esan dute. “Jaialdiak aztarna ezin hobea utzi digu -aitortu dute Udalak eta Last Tourrek- hurrengo urteko edizioari begira. Edizio horretan, esparruko instalakuntzak baldin-tza onenetan mantentzeko eta aurreko edizioetako kalitate artistiko handiko kartela eskaintzeko lan egingo da”. BBK Live nazioarteko jaialdien sarearen barruan baztertu ezinezko hitzordua dela gogorarazi dute, eta Bilbora bisitariak ekartzeko kultur arloko maila altuko ekitaldi garrantzi-tsu bihurtu dela ere bai. - DEIA
- Multimedia
- Servicios
- Participación
