BILBO - Ekainaren 21erako egun osoko festa antolatu dute Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak, Orion suertatuko baita aurtengo Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketa. Goizeko 11.00etan 15-18 urte artekoen bat-bateko finala izango da, eta, arratsaldez, 15.00etatik aurrera, bertso-eskolen emanaldiak eta erromeria. Atzo aurkeztu zen finala, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Bertan izan ziren Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakaria, Beñat Solaberrieta, Orioko alkatea eta Iñaki Murua, Bertsozale Elkarteko lehendakaria. Aurtengoa, Karela kiroldegian egingo dena, hogeita seigarren ahalegina izango da. Bertsolariak 15-18 urteko hamaika gazte izango dira: herrialde bakoitzeko txapelduna eta txapeldunordea. - DEIA
- Multimedia
- Servicios
- Participación
