'Sagarra jo': kultura gutxituen xarma
Iparraldeko ekoiztetxe batek kalakan eta madonnaren arteko elkarlana aztertuko du dokumental batean
2011ko udan enkontru majikoa suertatu zen Iparraldeko Getarin, Labeque ahizpen etxean. Marielle eta Katiaren egongelan elkartu ziren Kalakan taldeko kideak eta Madonna, izar ospetsuaren urtebetetzea ospatzeko. Kalakaneko Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau txalaparta jotzen hasi ziren, beraien kantu herrikoiak abestuz, ohi duten bezala, a capella. Madonna begira geratu zitzaien, aho bete hortz. Handik gutxira estatubatuarraren taldekoen deia jaso zuten eta, proba batzuk gainditu ostean, TheMDNA Tour munduko birarako kontratatu zituzten. Nabarmentzea ere lortu zuten Kalakanekoek, abestutako Sagarra jok izugarrizko zona hartu baitzuen, aditu eta zale askorentzat ikuskizuneko gauzarik komentatuena eta laudatuena bihurtu zela. Hasieran Open Your Heart abestiarekin zubi-lana egin behar zuen euskal kantu ezagun bezain errepikakorrak, baina biraren azken aldera protagonismo guztia kendu zion Madonnaren piezari.
Dena den, zer ikusi zuen Madonnak talde honetan? Zerbait etnikoa eta autentikoa nahi zuen bere ikuskizunerako? Hori baino ez? Galdera horiei erantzuna emateko dokumental bat bideratu dute Baxter And Rojos ekoiztetxeko Iban Rusiñol eta Nicolas Novionek, Sagarra jo tituluarekin bataiatu dutena. "Sortze prozesuan dagoen dokumental bat da Sagarra jo, 52 minutu iraungo du eta euskararen inguru txikiak munduari zer eman diezaiokeen aztertu nahiko luke", esan du Iban Rusiñolek.
Kontua da diru andana behar dela hori guztia aurrera eramateko, eta momentuz proiektua etenda dago, diru iturri berrien zain. "Diru lagun-tzak eskatu ditugu Iparraldean, baina 12.600 euro behar ditugu berehala, proiektuak eskatzen dituen hainbat gauza desblokeatzeko", ohartarazi du nafarrak. Horretarako, crowdfundinga baliatu dute, eta Euskal Herriko hainbat leku bisitatu dituzte dokumentalaren lagin bat erakutsiz: "Hamazazpi minutuko aurrerapena da, Sagarra bildu izenekoa; bertan erakusten ditugu dokumentalaren nondik norakoak. Edonork parte har dezake proi-ektuan, bost eurotik gorako lagun-tza emanez. Ordainez, opariak banatuko ditugu eta laguntzaileen izenak dokumentalaren titulu kredituetan agertuko dira". Ekain osoan mantenduko da laguntzeko aukera. Nahi duen orok, link honetan klikatu (http://es.ulule.com/sagarra-jo) eta bost, hamar eta 25 euroko ordainketak egin ditzake. Momentuz, 9.000 euro bildu dituzte.
Asteazkenean Larrabetzuko gaztetxean izan ziren, eta ostegunean Bilboko Hika Ateneoan. "Hasiera batean Kanaldude telebistarako ekoiztu genuen zati hau. Bertan Kalakan eta Madonnaren biraren zenbaitzu irudi agertzen dira eta baita euskal kultur eragile batzuen iritziak ere", zehazten du Rusiñolek.
Baxter And Rojos elkartea 2010ean hasi zen Kalakanekin elkarlanean, bideoklip txiki bat eginez. Baina 2011n enkargu estrainio samarra jaso zuten hiru perkusionisten eskutik: "Hiru bideo enkargatu zizkiguten. Batean, beraien burua aurkeztu behar zuten, ingelesez; bestean, a capella kantatzen agertzen ziren; eta hirugarrenean, dantzatu egin behar zuten. Amerikar batzuentzat zela esan ziguten, hori baino ez, baina ordurako Iparraldean zabalduta zegoen Madonnarekin izan zuten enkontrua, beraz, susmoren bat bagenuen, bai". Kalakanekoek aurrerago aitortu zuten egia: Madonnarekin joango ziren, mundu bira galanta tarteko.
eztabaidak Baxter And Rojos elkartekoek ez zuten birritan pentsatu. Baimenak eskatu, autoa hartu eta Madonnari eta Kalakani segika ibili ziren aste betez, Niza eta Zurich bitartean. Ekoizle gazteek berta-bertatik bizi izan zuten hiru perkusionisten abentura. "Guk dakigunez, badirudi Madonna txundituta gelditu zela Kalakanekin, kultura zahar eta desberdin baten sustraiekin topo egin izan balu bezala", agertzen du Rusiñolek. Kontzertu bakarra ikusi zuten, baina aste betez TheMDNA Tour-eko karabana erraldoiari segika jardun zuten. "Izugarria da hor mugitzen dena, berrehun lagunetik gora, herri oso bat, egun batean hamen, beste egun batean han. Eszenatoki bi zituen jarriak Madonnak, eta hirugarren bat erreserbatuta. Hori ikusi eta segidan ulertu nuen sarreren prezioarena", esan du errealizadore gazteak.
Thierry Biscary, Jamixel Bereau eta Xan Errotabehere karabana horretan ibili ziren, ia sei hilabetez. Guztira 88 kontzertu eman zituen bira horretan Madonnak, baina dena ez omen zen izan abantea, Rusiñolek dioenez: "Eztabaidaren bat edo beste izan zen, bai. Madonnaren lagun-tzaileek Frantziako telebista kateren bati hartu zioten Euskal Herriari buruzko aurkezpen-bideo bat, folklorismoz josia, eta Kalakanekoak haserretu egin ziren. Euskal Herriaren irudia zaindu nahi zuten, eta hor gogor eutsi zioten". Musika zuzendariarekin ere izan zuten liskar txikiren bat: "Dirudienez, beraien kantatzeko moduan zenbaitzu armonia erakusten dituzte ez direnak oso akademikoak, eta hori defendatu behar izan zuten azkenera arte".
Sagardogintza hartu dute dokumentalaren ardatz bezala, eta sagardoaren prozesuak berezibiko garrantzia izango du, baita, dokumentala taxutzerakoan. "Alakiketa alakiketa/ Alakiketa kiketa kiketa/ Sagarra jo dela sagarra jo dela/ Sagarra jo dela jo dela jo dela". Hahor doinu eta hitz errepikakorrak munduari esateko bazterrik txikienak ere baduela berezko xarma.
Más en Cultura
-
Bilbao BBK Live deja más de 23,6 millones de impacto económico en la ciudad, con más de 115.000 asistentes
-
Tomorrowland abre sus puertas con un nuevo escenario principal
-
Muere el escritor y crítico literario José María Guelbenzu
-
Del Txapel Reggae a La La Love You, Los Zigarros y Los Amigos Invisibles