Argazki rallya Donostian
Gasteizko Artium museoak bi kontzertu inprobisatu iragarri ditu astebururako
BILBO - Donostian eta Gasteizen ere izango da nahikoa kontu asteburuan zehar. Esaterako, Donostiako museoen sareak eraikinen arkitekturari emango dio protagonismoa, Gipuzkoako Argazkilari Elkartearekin eta Olatu Talka ekimenarekin batera antolatu duen argazki rallyan. Bi fasetan antolatuta dago rallya. Lehenengoa ostegunetik igandera bitartean egingo da eta egun horietan zehar parte-hartzaileek museoetako argazkiak atera beharko dituzte, arkitekturari garrantzia emanez. Bigarren fasea ekainaren 1ean izango da eta Ziklobian egingo da. Argazki rallyan izena emateko, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko bulegora joan behar da ostirala orduko. San Telmo Museoan izango da irekiera jaia, larunbat gauez. San Telmo Global Funk Gauarekin (20.00etatik aurrera), bertan hainbat DJen musikaz gozatzeko aukera izango dela.
Gasteizko Artium museoak ere ahaelgin berezia egingo du asteburuan. Tailerrak, bisita gidatuak eta inprobisatutako kontzertu bi. Larunbat arratsaldean Relay ikuskizuna izango da, musika eta bideoa uztartzen dituena. Bertan, 16 artistak parte hartuko dute, hiru espazio desberdin hartuko dituztela. Aurretik Madrilen eta Parisen egon den ikuskizuna da Relay, antolatzaileek azpimarratu dutenez. Igande goizean errepikatuko da. - DEIA
Más en Cultura
-
Bilbao BBK Live deja más de 23,6 millones de impacto económico en la ciudad, con más de 115.000 asistentes
-
Tomorrowland abre sus puertas con un nuevo escenario principal
-
Muere el escritor y crítico literario José María Guelbenzu
-
Del Txapel Reggae a La La Love You, Los Zigarros y Los Amigos Invisibles