Montoiak "lokatzetan" sartu ditu pertsonaiak 'Azken afaria' nobelan
Harremanei buruzko eleberria kaleratu du idazleak susa argitaletxean
DOnostia. Nolabaiteko "debuta" egin zuen atzo Xabier Montoiak (Gasteiz, 1955), estreineko aldiz bere liburu bat hark berak aurkeztu zuelako prentsaurrean. Azken afaria nobelako protagonistak lau gizonezko dira. Zuzenbidean lizentziatu ziren 60ko hamarkadan eta bide ezberdinak hartu zituzten. XXI. mendearen hasieran berriz elkartu dira. Ideologia ezberdina eta "bizimodu lasaia" dute laurek, baina gauzak bat-batean aldatuko dira: gau batez ertzainak bortizki sartuko dira lagun horietako baten etxean eta semea atxilotu eta torturatuko dute. Hortik aurrera, lau adiskideen "ziurtasun guztiak kolokan jarriko dira" eta jarreraz eta are ideologiaz ere aldatuko dute. Izan ere, horrelako gauzak ezker abertzaleko jendeari soilik gertatzen zitzaizkiola pentsa-tzen zuen atxilotutako mutilaren aitak, EAJren ingurukoak, baina hasi berria den bidaiak ezusteko norabidea hartuko du: "Pertsonaiak lokatzetan jarri nahi izan ditut, bere konfortetik atera".
Más en Cultura
-
Bilbao BBK Live deja más de 23,6 millones de impacto económico en la ciudad, con más de 115.000 asistentes
-
Tomorrowland abre sus puertas con un nuevo escenario principal
-
Muere el escritor y crítico literario José María Guelbenzu
-
Del Txapel Reggae a La La Love You, Los Zigarros y Los Amigos Invisibles