Koldobika Jauregiren azken lanak, Kur galerian
BILBO. Koldobika Jauregiren (Alkiza, 1959) azken lanak erakutsiko ditu gaurtik hasi eta otsailera bitartean Donostiako Kur galeriak. Oraingo honetan Julius Bissier pintore alemana omendu nahi izan du alkizarrak, haren lan xumeak eta ederrak gogoratuz. Hogei bat pieza erakutsiko dira Kur-en, "mahai gainean jartzeko modukoak", tartean gosariaren unea gogoratzen dutenak. "Erakusketa luzea denez, aurrerago egingo ditut aldaketa batzuk, kaligrafia galkorrez eginiko lanen batekin osatuko dudala. Ikatz hautsarekin eta kare hautsarekin egingo dut kaligrafia hori, eta erakusketa amaitzeaz batera desagertuko da", esan dio aste honetan Euskadi Irratiari.
Abangoardiak atzean utzitako artista bakarti eta patsadatsua izan zen Julius Bissier (18931965), garaiko korronteetatik at ibili zena. Perfekzio zalea, arraskata berantiarra izan zuen.
Más en Cultura
-
Bilbao BBK Live deja más de 23,6 millones de impacto económico en la ciudad, con más de 115.000 asistentes
-
Tomorrowland abre sus puertas con un nuevo escenario principal
-
Muere el escritor y crítico literario José María Guelbenzu
-
Del Txapel Reggae a La La Love You, Los Zigarros y Los Amigos Invisibles