Síguenos en redes sociales:

'Networking' giroa gailenduko da hóPLAY13 bideo-jokoen lehiaketan

Azaroaren 25etik abenduaren 1era bitartean alondegian ospatuko da jaialdiaren iv. edizioa

'Networking' giroa gailenduko da hóPLAY13 bideo-jokoen lehiaketan

bilbo. Sektorearen eragile ezberdinak networking bidez harremanetan jartzea izango da azaroaren 25etik abenduraren 1a bitartean Bilboko Alondegian ospatu den hóPLAY13 Bideo-joko Independenteen Nazioarteko IV. lehiaketaren helburua. Halaxe azaldu zuten Lourdes Fernández Alondegiko zuzendariak, José Luis Sabas Alondegiko zuzendariordeak eta José María Martínez lehiaketaren aholkulari eta arduradunak atzo eskainitako aurkezpenean.

Sabasen esanetan, "etengabe hasiz doan eta arreta merezi duen merkatua da bideo-jokoarena, krisiaren aurrean bere bidea irekiz doana". Martínezek, bere aldetik, lehiaketa "erreferentzia saihestezina" bihurtzen ari dela goraipatu zuen; bideo-jokoen zabalkundea, tokiko sektorearen babesa eta artea eta teknologia uztartzen dituelako. Euskal proiektuen alde lehiaketak egiten duen apustua nabarmendu zuen Fernándezek. Esperientziak trukatzearen giro baten inguruan, euskal enpresen eta kanpoko enpresen arteko harreman eta proi-ektuak sustatzea du helburu. Ho-rretarako, hainbat hitzaldi eta tailer programatu dituzte.

Aurkezpenean atzerriko enpresen hazkunde eta partehartze handia nabarmendu zuten; izan ere, 12 herrialde ezberdinetako 111 joko aurkeztu dira aurten. Horietatik 32 lan finalista aukeratu dira (15 Estatukoak, 10 atzerritarrak eta 7 euskaldunak). Ideia originalena, Diseinu sortzaileena, Soinu-musikarik onena, Jolasteko erraztasun onena, Publikoaren sari berezia eta Euskal bideo-joko onena sarituko dira; kasu guztietan 5.000 euroko ordainsariarekin.