Síguenos en redes sociales:

Agortu dira BECeko final handirako sarrera guzti-guztiak

Bertsolaritza puztuta dabil. Batetik, igande honetan Murgian jokatuko den Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekorako sarrera guztiak amaitu dira. Bestetik, abenduaren 15ean BECen jokatuko den finalerako sarrerak ere agortu dira. "Bart saldu ziren azkenak eta ez da gehiagorik salgai jarriko", esan dute Bertsozale Elkartetik. "Salmenta guneetan zein internetez salgai zeuden sarrera guztiak salduta, beteta dago BECeko aforoa.