Bihar eta etzi, arratsaldeko 20:00etan, Gilkitxaro taldearen Urak ttiki dire antzezlanaren erabateko estreinaldia eskainiko dute Bilboko Pabellón 6 aretoan. Gaizka Sarasolaren testuarekin, Kerra Gabikagojeaskoak zuzentzen duen antzezlanak Ane Zabala eta Galder Pérez ditu protagonista nagusi bezala. Testua gordina, samurra eta poetikoa da aldi berean; drama, komedia eta absurdoaren arteko ur artean igeri eginez. Bertan galderak, desioak, oroitzapenak eta ametsak amaigabeak dira.