Guggenheim Bilbao Museoaren hamaseigarren urteurrena betetzen da gaur eta, beste urte batez, herritarren babesa eta aintzatespena esker-tzeko asmoz, asteburuan doako sarrera eskainiko da. Gainera, opari moduan, Jeff Koonsen Puppyren zatitxo bat jasoko dute lehen 3.000 bisitariek. Bertaratzen direnek, ikusgai dauden 'Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)' eta 'Guggenheim Bilbao Museoaren aukeraketak III' erakusketez gozatzeko aukera izango dute, baita erakusketa iraunkorrez ere. Gainera, lehen 3.000 bisitariei, sarreraren truke, opari-txartel bat emango zaie, bisitaldi ostean museoaren kanpoaldean dagoen Puppyren lore baten truke alda dezaten. Lehen loreak emango dituzte Museoaren Zuzendari Nagusi Juan Ignacio Vidartek eta Koldo Nieto Martínek, Ferrovial Servicios-en Euskadiko, Kantabriako, Nafarroako eta Errioxako Azpiegituren Kudeatzaileak. Loreak hartzeko ordutegia 11:00etatik 13:30era izango da.