bilbo. Bilbaopoesia literatur jaialdiak Kafkaren aulkia proposamena eskaini zuen atzo Bidebarrieta Kulturgunean. Edertasun erretorikoz, musikaltasunez eta sentsibilitatez betetako euskarazko topaketa horretan Andoni Egañak eta Uxue Alberdik, Euskal Herriko Txapelketan garaile izandako lehen mailako bertsolariek, Miren Agur Meabek, lekeitiar poeta sarituak, eta Pello Ramírez musikariak parte hartu zuten. Gaur Alberto de Cuenca eta José Fernández de la Sota poeten arteko elkarrizketa izango da, 19:30etan, Bidebarrietako liburutegian. Honako literatura jaialdia urriaren 23rarte luzatuko da. argazkia: zigor alkorta
- Multimedia
- Servicios
- Participación
