Martxan da Augustin Zubikarai XIII. Saria, nobelak sortzeko beka
Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak, euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai saria antolatu dute beste urte batez. Honen bitartez, nobelak sortzeko beka bat eskainiko dute, bidalitako lanen laginen artean bat aukeratu ondoren. Ordainsaria, guztira, 6.000 eurokoa da.