donostia. John Anduezak Kankaleko misterioa nobela beltza kaleratu berri du Elkar argitaletxearekin. Kankal Kantauriko herri txiki, lasai eta bukolikoan kokatu du bere istorioa. Udaran, turistez josita egoten da Kankal eta halako batean hondartzan gizon bat azal-tzen da bi tiroz eraila. Kazetari frakasatu bat izango da argitu nahian arituko dena.

Bi plano desberdinetan gertatzen da nobela eta oraina eta iragana nahasten ditu. Duela 25 urte gertatutako istorio bat dakar eta garai horretan gertatutakoek zer ondorio ekartzen duten azalduko da. Anduezak aipatu zuenez, "paralelismoak" daude duela 25 urte Orozkon gertatu zen istorio batekin, nahiz eta zehazki gertaera hori ez kontatu, testuinguru bera baita. Estilo aldaketak ere badaude eleberrian, "puzzle" antzeko bat eraiki nahian, idazlearen esanetan "irakurlearen atentzioa ez galtzeko".