bilbao. Juan Junda jauna. Azokara joateko asmoa duzula jakin dugu. Zeren bila zoaz Durangoko zitara?

Alde batetik, urtero joateko ohitura daukat. Datorren urteko agenda erostera. Eta, bestetik, Gerediaga elkartekoek, Argizaiola sariaren festan egoteko eskatu didate. Beraz, beharrera ere joango naiz. Zea Mays, Mixel Etxekopar eta Unai Iturriagarekin batera, Iñaki Beobideri egingo dioten

omenaldian parte hartuko dut. Toma ya!.

Azokan batuaz idatzitako liburuak erakusten dira batez ere. Zuk batua gorroto duzu. Orduan, zergatik hurbiltzen zara Durangora?

Ez dut gorroto, baina batzutan ez dut ulertzen eta horrek urduri jartzen nau. Orain ere, Ander Lipus ari da galdera hauek batura itzultzen. Niretzat batua konplikatuegia da. Asteazkena hitza adibidez. Zer da hori! Eguaztena. Ein! Bai, oso konplikatua da batua, Andoni Egañaren bertsokera bezala.

Bertsoari nahikoa leku egiten zaio Azokan?

Bertsolariek berez ez du leku askorik behar. Hala ere, sasi bertsolarien parte-hartzea suspertuko nuke. Gu bai garela geroa. Iragana eta oraina. Eta etorkizuna ere bai! Gu gabe, no futxur! Ein!

Zer hartzen duzu faltan eta zer dago soberan, zure ustez?

Ez dut ulertzen nola ez den nire biografiarik publikatu, edota nire bertso onenen antologia bat. Egia esan, horrek sutan jartzen nau! Baina tira, inor ez da profeta etxean. Bueno, amaren etxean bai! Egia esan, Durangoko Azokan ere nire amaren kroketak jarriko nituzke salgai.

Jendetza horrek ez zaitu ikara-tzen? Ez al da Azoka apur bat kontu sikotikoa?

Hombre! Jendea autografoak eskatzen hasten denean... orduan bai! Eskua nekatzen zait! Ein!

Azoka juerga eder bat botatzeko aitzakia izan daiteke?

Nik ez dut edaten. Edango banu afalosteko pastillak ez zidan efekturik egingo. Eta orduan akabo!

Zu markinarra izanda, antolatuko zenuke zerbait zure herrian?

Markinan antolatzen da azoka. Baina barazki eta animaliena. Euxebio Egañak esango lukeen bezala, kultura bezain garran-tzitsua da agri-kultura.

Azokari bertsorik egin ahal dizkiozu inoiz? Zati bat kanta-tzerik bai?

Ba, egia esan ez. Ein!. Durangoko Azoka/euskal kulturaren soka/zenbat jende eta zenbat foka/egin dezagun topa!/guztiok