Bilbo. "Pausu bat aurretik joateagatik" eman zioten atzo Goiena ko-munikazio taldeari XXIII. Rikardo Arregi Sari Nagusia. Hedabide multimediak Debagoieneko berriak "kalitatez, berrikuntzarekin eta eredugarritasunarekin" ematen dituela azpimarratu zuen epaimahaiak, Andoainen ospatu zen sari banaketan. Horregatik, 9.000 euro, diploma eta Xabier Laka eskultorearen oroitikurra jaso zuen taldeak.

Xabier Lete ere gogora ekarri zuten ekitaldian, bigarren sari garrantzi-tsuena, 4.000 euro eta diploma, Ai-nhoa Oiartzabalek jaso zuen Nork hil zuen Begoña Urroz? erreportajeagatik. Alazne Aiestaran, Allande Boutin, Odile Krizeta, Joxe Rojas, Aran-txa Urretabizkaia, Patxi Baztarrika eta Estanis Amutxastegik osatutako epaimahaiak "ikerketari hertsiki loturiko kazetaritzaren adibide ona" izateagatik saritu zuen Berriako ka-zetaria. Erreportajea luzea izanda ere, "irakurtzeko arina" dela azpimarratu zuten, "behin hasiz gero bukatu gabe utzi ezin denetakoa".

Euskaraz idazten duten 27 urtetik beherako kazetariari saria Igone Fernandezi egokitu zitzaion, iazko ekainetik aurtengo maiatzera arte Gaztezulon argitaratutako 11 elkarrizketa eta 2 erreportajerengatik. "Freskoak eta atseginak" direlako eta elkarrizketatuei "zukua atera-tzeagatik" hartu du erabakia epaimahaiak. Saridunak 3.000 euro, diploma eta Xabier Laka eskultorearen oroitikurra eskuratu zituen.

Ohorezko aipamena Urtero lez, atzo ere euskal kazetarigintzan eredu izandako beste bi lagun ekarri ziren gogora: Miren Jone Azurza eta Ignazio Arregi. Eusko Irratia-Radiodifusión Vascako esatari ohia eta Zeruko Argiako zuzendari ohia, hurrenez hurren. Honetaz gain, aitormen berezia egin zitzaion Bernardo Atxagak zuzendu eta Euskaltzaindiak argitaratzen duen Erlea literatur aldizkariari. Arlo honetan inoizko aldizkari "aberats eta dotoreena" dela adierazi zuten.