Síguenos en redes sociales:

Ibon Ajuria Aulestin txapeldun, orain arteko saiorik onenean

Final erdietarako pase zuzena lortu zuen gernikarrak, aurretik Uriak eta Bartrak egin legez

Ibon Ajuria Aulestin txapeldun, orain arteko saiorik oneneanArgazkia: J. Barrenetxea

Bilbo. Aurrera jarraitzen dute plazetako alkarretaratzeak Bizkaiko Ber-tsolari Txapelketan eta, atzoko hirugarren kanporaketan, 430 lagunek izan zuten Aulestiko kiroldegia topagune. Pilotalekuko pareta hotzak be-rotu zituzten entzuleek txalo zaparradekin, batik bat Ibon Ajuriari zu-zendutakoak. 410 puntu bildu zituen inprobisatzaileak eta, horrela, final erdietarako pasea lortu zuen zuzenean. Bere moduan, aurreko saioetan, Oihana Bartra eta Jone Uria klasifikatu ziren final aurrekoetarako.

Orain arteko bertso saiorik onena eskaini zieten bertsolariek entzuleei. Lortutako puntuetan ere nabaria izan zen hori: Ajuriaren atzetik, 400 puntu lortu zituen Gorka Ostolazak eta 392,5 Arrate Illaro algortarrak. Harmaietako entzuleriak eskertu zuen hori eta eskertu, baita ere, umoreak saioan zehar izandako leku nabaria. Horren adibide izan zen eguneko irabazleak, Ajuriak, casting batean zegoen aktore baten larruan sartuta, Ai-Bond izena zuela adierazi zuenean. Publikoko bere lagunei egindako keinua izan zen hori ere; izatez, "Ai-Bond - BECerako lizentzia" zihoen kartela eskegi zuten hauek saio hasieran.

Kartzela eta 8ko txikia Zortziko txikia izan zen atzokoan aldea mar-katu zuen ariketa. Saio bukaeran le-hen hiru postuetan lotuko zirenak atera zieten gainontzekoei distan-tzia azpimarragarria proba honetan. Ajuria izan zen neurri horretan egur gehien eman zuena; 122.5 puntu atera zituen azkenean. Ostolazak, 116,5 puntu lortuta, bere errimen oihartzuna hurbiletik nabarituko ziola ohartu zion txapeldun izango zenari.

Arrate Illaroren kartzelako lana izan zen guztien artean txalogarri eta txalotuena. 115,5 puntu lortu zi-tuen, Ajuriak baino bakarra gehiago. Hala ere, azken bertsoraino bo-rrokatu zen ALBEko inprobistatzailea atzean ez geratzeko. Ikusteke da-go datozen kanporaketetan zenbat puntu lortuko dituzten bertsolariek baina hurrengo fasean oholtzara igo-tzeko aukerak baditu oraindik Illarok. Igorreko kiroldegian izango da hurrengo saioa, 17.30ean. Eta bertan, Amuriza, Vidal, Garitano, Ormazabal, Abasolo eta Igeregi izango dira.