“Maitemintzen duten” ardauetaz hitz egiten du Will Lyonsek Wall Street Journal egunkariko gastronomiako atalean. Zutabegilea bere bizitzan zehar arrastoa utzi dioten ardauei buruz aritzen da. Astero munduko ardau desberdin onenak izaten ditu berbagai Lyonsek.
“Abenturazaleentzako” txakolina
Bordeleko ardo batekin hasten da Lyons, Borgoinatara igaratzeko. Udaberriaren etorrerak denbora epelak ekartzeaz gain, zapore freskoagoen eta azidotasunaren apetak sorrararazten dizkigu. Horrela, “abenturazaleentzako” herrialde euskaldun batetan jartzen du jomuga zutabegileak. “Bizkaiako Golkoak zeharo klima baldintzatzen dien Bilbo eta Donostia inguruetako” txakolin freskoa edatera gonbidatzen du irakurlea. Edozein itsaski mota laguntzeko txakolina ondo datorrela irizten du Lyonsek, eta horrez gain Portugal iparraldeko ardau berdearen“zapore garbiarekin” alderatzen du.
Gainera, hiru ardau gomendatzeko `Udaberriko ezusteak´ atalean, Bizkaiko Muxika herriko Berroja Upategiko Aguirrebeko txakolina gomendatzen digu Wall Street Journaleko gastronomia kritikariak.