Orain dela 25 urtetik, Mungiako Ostalari eta Merkatarien lana izaten da txorizo eta odoloste lehiaketa, urtero urtero Euskal Herriko eta inguruetako produktu onenak elkartuta udaletxe aurrean eraikitzen den karpan. Tamalez, aurten ezin izango dira txerriki bikain horiek San Antontxun elkartu, baina antolakuntza guztiz indarberrituta dago 25+1 edizio berezia ospatzeko 2022an. "Tradizio hau orain dela mende laurden bat berreskuratu genuen Mungiak beti izan duen txerrikien inguruko tradizioagatik eta, denboraren igarotzeaz, gero eta inda reta ospe gehiago hartzen joan da. Zoritxarrez, osasun-egoerak ez digu ekintza polit hau gozatzea utzi, baina hala ere oso gogotsu gaude datorren urtera begira. Nork daki, agian sorpresa edo berrikuntzaren bat sartu dezakegu gure itzulerara begira", aitortu zuen Nerea Hormaetxeak, Ostalari eta Merkatarien elkarteko idazkariak.

Aldi berean, dendari mungiarrak aitortu zuen San Antontxu eguna oso aukera ona dela herriko komertzio, taberna eta jatetxeentzako, izan ere, bertara hurbiltzen den jendetza kontuan izanda, oso plaza ona da bakoitzak bere eskaintza ezagutarazteko eta, honela bezeroak erakartzeko. Are gehiago kontuan izanda azken hilabeteetan sektore hau bizitzen ari den egoera delikatua, osasun-egoera larriaren ondorio dena.