Urtarrilaren 18a hurbiltzen doan heinean, Mungiako biztanleria irrikitan dago San Antontxu egunaren zain, izan ere, ospakizun hau herrian urte osoan zehar ospatzen den nabarmenetakoa da, garrantzitsu eta politena askoren aburuz. Tamalez, covid-19 gaixotasunak eragindako osasun-egoerak honelako egun bereziak bertan behera utzi behar izana suposatu du pasaden martxotik eta San Antontxu eguna ez da salbuespen bat izan. Bihar ezin izango dira Mungiako kaleak jendez gainezka ikusi, kalitate handiko eta mota desberdinetako produktuen postutexoetan erosketak egiten edo egunean zehar antolatzen diren ekintza desberdietan parte hartzen. Urtero, milaka pertsona elkartu ohi dira urtarrilaren 18an Mungiako txoko desberdinetan. Matxin eta Foruen Plazan eta Trobika kalean hainbat dira kalitatezko produktuak eskuratzeko aukera ematen duten postuak eta, bestalde, mota askotako jarduerak izaten dira: ganadu feria, esku-pilota partidua, bertso-saioa, herri-bazkaria, zuzeneko musika emanaldiak eta abar.

Jaiak ospatu ezin izanaren aurrean, Mungiako Udalak zuhurtziaz jokatzea eskatu dio biztanleriari, izan ere, oso kezkagarria izaten ari da izurritearen inguruko datuak izaten ari diren bilakera. Honetarako, herriko gobernuak mezu bat zabaldu du sare-sozialen bitartez mungiarrei “arduraz, elkartasunez eta konpromezuz” jokatzea eskaturta: “Osasun-agintaritzatik jasotako argibideak bete ditzagun, jende pilaketak ekidinda eta higiene-neurriak mantenduta. Denon ardura da izurrite egoera larri hau guztiok elkarrekin gainditzea”.