Aurtengo gabonak oso desberdinak izango dira aurreko urtekoekin alderatuta covid-19ak sortutako izurritea dela eta. Kutsaketa arriskua dela eta, ezinezkoa izango da urtero Bizkaiako herrietan ikusten diren Olentzero eta Mari Domingiren desfilea. Hala ere, Loiuko Udalak herriko hamar auzoetatik igaroko zen ibilaldi bat anotlatu zuen, baina Lehendakariak aurreko astean ezarritako muga eta argibide desberdinak jarraituta, Josu Anodni Begoña alkateak burututako udal-korporazioak hau bertan behera uztea erabaki zuen. Berehala, herriko gobernuan martxan jarri zen abenduaren 24rako plangintza alternatibo bat martxan jartzeko eta, behin, osasun-agintaritzak emandako argibideak aztertuta, Olentzero eta Mari Domingirentzako hitzordu desberdinak antolatu ditu. Nahiz eta Udalaren intentzioa pertsonaia mitologikoak herriko auzo guztietan egotea zen, bi ekitaldi antolatzea erabaki du; lehengoa, Larrondoko pilotalekuan, goizeko 10:00etatik 13:00etara, eta Zabaloetxeko frontoian, arratsaldeko 16:00ak eta 19:00ak bitartean. Edukiera arloko segurtasun-neurriak errespetatu ahal izateko, Olentzero eta Mari Domingi ezagutu nahi dituzten herritarrek aurretiazko izen-ematea egin beharko dute datorren martitzena baino lehen, abenduak 22. Inkripzioa egiteko udaletxera deitu beharko da eta, orduan, antolakuntzak ordu zehatz bat bermatuko du partaideekin. Horrenbestez, nahiz eta herriko kaleetatik ikusi ezin izango den, Olentzero Larrondo eta Zabaloetxeko frontoietan izango da.