2020 urtean 180 graduko bira bat jasan du izartearen eguneroko plangintzak, izan ere, covid-19 gaixotasunak eragindako osasun-egoera larriak guztiz baldintzatu ditu egunerokotasuna eta instituzio, elkarte eta norbanakoen agenda. Mungiako kasuan, abenduko programazioan ere aldaketa handiak ekarri ditu eskutik, izan ere, hilabeteko ekimen nagusia, Olentzeroren harrerak oso aldaketa nabarmena biziko du aurten. Tamalez, eta izurrite egoera kontuan izanda logikoa den bezala, mungiarrek ezin izango dituzte herriko kaleak jendez gainezka ikusi Olentzero eta Mari Domingiren desfilea bizitzen, ilusio eta giro bikaina nagusi diren ekimen batean.

Honen beharrean, bere etxera hurbidu beharko dira herriko familiak, Mungian bertan dagoen Izenaduba Basoan jaso dituelako euskal mitologiako pertsonai esanguratsuenak. "Gaur egun bizi dogun egoereak galarazi egiten deusku Olentzerori betiko legez harrera egitea. Abenduaren 24a berezia da eta Olentzeroren baserrira parajetu beharko dogu bera ikusteko. Olentzero agurtzeko bisita doakoa izango da, baina segurtasun-arrazoiak eta edukiera kontrolatzeko arrazoiak direla medio, beharrezkoa izango da aurretiaz izen-ematea", azaldu zuten Mungiako Udaletik. Horrenbestez, abenduaren 24an Olentzero bere etxean bisitatu nahi dutenek abenduaren 14tik aurrera eskuratu ahal izango dituzte euren gonbidapenak beharrezkoak diren segurtasun-neurriak izango dituen ekitaldi batean parte hartzeko. Beste alde batetik, Mari Domingik hiztordu desberdinak izango ditu herriko haurrekin euren Olentzerorentzako gutunak jasotzeko; abenduaren 11, 12, 13, 18 eta 20 egunetan zehazki.

olalde aretoa

Nahiz eta aurreko abenduarekin alderatuta hainbat aldaketa izango dituen aurtengoak, Olalde Aretoak protagonismo handia izango du. Bertoko programarekin hasteko, Roberto eta Miren Etxebarria trikitiliariaren lan berri aurkezten izango dira zapatu honetan; Hainbat kopla... pandero baten konture! izeneko diska. Ondoren, hilak 12an, Diz-Diz elkarteko antzerki tailerreko kideek Tú+Yo = es 2020, Creer que un cielo en un infierno cabe antzezlana aurkezten eta, abenduaren 18an, Merkataritza Gala jasoko du oholtza mungiarrak; Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkarteak eta Mungialdeko Behargintzak antolatuta. Gainera beste hainbat emanaldi izano dira hilabetean zehar; kontzertuak, antzezlanak eta abar.