Aste honetan zehar, Bizkaiako herri desberdinetako erakunde eta herritar elkarteak martxan dira azaroaren 25arekin lotutako ekimen desberdinak antolatzen, hau da, emakumeek jasotzen duten indarkeriaren aurkako nazioarteko egunarekin lotutako jarduerak. Mungiako kasuan, egun desberdinetan zehar garatuko da programazioa. Hasteko, lehengo ekintza gaur ospatuko da, izan ere, Udalak Mungia Beldur Barik gazteei zuzendutako ikusentzunezkoen lehiaketako irabazleen izenak argitaratuko ditu herriko gobernuak. Bihar, hilak 25, ohiko jarduerak ospatuko dira; hasteko, udal-bandoaren aurkezpena eta, arratsaldeko 19:00etan kontzentrazio isila udaletxe aurrean. Aurten, osasun-egoera ezohikoa kontuan izanda, segurtasun-neurri bereziak izango dira. Beste alde batetik, kulturak oso pisu nabarmena izango du a-25arekin lotutako programazioan, izan ere, hilak 27, 28 eta 30 egunetan Olalde Aretoak Erlauntza pelikularen bertsio originala aurkeztuko da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Espazio berean, Izaro abeslari bermeotarra izango da azaroaren 29an arratsaldeko 16:00etan eta 19:00etan bi kon-tzertu eginez, izan ere, segurtasun-neurri berriak direla eta bigarren aurkezpen bat ahalbidetu zen. Amaitzeko, Diz-Diz kultura elkarteko antzerki tailerreko emakume mungiarrak abenduaren 12an igoko dira oholtzara Tú+yo=es 2020. Creer que un cielo en un infierno cabe antzezlana aurkezten. Horrenbestez, esan daiteke Olalde Aretoa izango dela aurtengo programaren epizentroa.