Egutegia bere azkenengo orrialdera hurbilduz doan einean, urteko aldarrikapen egun nagusienetako bat ere heltzear dago eta, aste honetan, genero berdintasunaren eta, orokorrean, mundu femistiaren egutegian kolore morez markatutako egun bat ospatuko da aste honetan; azaroaren 25a, emakumeek jasaten duten indarkeriaren aurkako eguna. Urtero, hainbat dira erakunde eta giza-talde desberdinek antolatzen dituzten ekintza bereziak eta, Derioko kasuan, Udala, Politeknika Ikastegia eta Danerik Paraje merkatari eta ostalarien elkartea elkarlanean arituko dira oso ekimen berezia antolatzeko. Kasu honetan, ikastetxeko ikaslegoa izango da jarduerako protagonista, izan ere, Politeknikako ikasleek herriko 40 saltokitako erakuslehioak eta udaletxea, udal-kiroldegia eta Kultur Birika margotuko dituzte “emakumeen aurkako indarkeriaren arazo garrantzitsu honi buruz herritarrak sentsibilizatzeko eta laguntza eta elkartasun mezua helarazteko bortizkeria matxistaren biktimei”.

Gaur, goizeko 9:30etan udaletxeko sarreran, aldarrikapen feministarekin lotutako ekimen honen aurkezpena ospatuko da, bertan, Esther Apraiz, Derioko alkatea, Nekane Aiarza, alkateordea, Josu Orbe, Politeknika Ikastegiko zuzendaria, eta Mari Mar Mellado, Danerik Paraje elkarteko lehendakaria, izanda antolakuntzaren ordezkari. Horrenbestez, genero berdintasunaren aldeko ekintza honen bitartez, Derioko Udalak genero indarkeriaren inguruko kontzientzia herritarren artean sustatzea bilatzen du, izan ere, oraindik ere gaiaren inguruko ezjakintasun handia dago, nahiz eta gero eta gehiago lantzen ari den. Azaroaren 25arekin otutako ekintzei dagokionez, aurreko urtean herrik puntu desberdinetan Derio genero indarkeriaren aurka esaldia zioten kartelak kokatu ziren txoko desberdinetan. Urtero, azaroaren amaieran herriko kaleek kolore morea janzten dute, izan ere, aspektu honetan oso biztanñeria ta erakunde aktiboak daude Derio barnean.