Nahiz eta azken egunetan albiste ezkorrak diren nagusi, Loiuko gazteriak berri on bat jaso dute aste honetan, izan ere, Udalak herriko Gaztelekuko berrikuntza lanak bukatu ditu. Orain dela urte asko ez zela inongo eraberritzerik egin aisialdirako espazio honetan eta, horrenbestez, kaltetuta eta zaharkituta zeuden bertoko zenbait aspektu. Tamalez, osasun-egoera larria dela medio ez dago txoko hau erabiltzerik, baina herriko gobernuak espero du ahalik eta arinen erabilgarri egotea hau. Itzulera hau kalitate handikoa izateko, hainbat berrikuntza ezarri ditu gazte loiuztarrek eurentzako lokalean kalitate handiagoko aisialdia igaro ahal izateko. Estetikari dagokionez, Gaztelekuko horma eta sabaiak margota dira, zuhurgintza lixatu eta berriro barnizatzeaz gain. Era berean, asko izan dira bertara eraman dituzten altzariak; ordenagailuetarako, jokoetarako eta telebistarako mahai egoki eta modernoak, apalatei berriak, alfombra eta erabiltzaileen erosotasuna oso neurri handian hobetuko duen sofa berria.

Teknologia arloan ere berrikuntza ugari ezarri ditu Udalak, ordenagailu eta telebista berriak eramateaz gain, paintaila eta proiektore handiak eramanda bertan ikusentzunezkoak modu bikainean ikusi ahal izateko. Eraberritze honekin, Loiuko Udalak espero du herriko gazteriak egunerokotasunean bere aktibotasun maila handitzea arlo desberdinetan eta sektore honen inguruko politikak aurrera eramaten jarraituko duela adierazi zuen. “Gobernu takdetik gure gazteekiko gertutasun filosofia berarekin jarraitzearen alde egiten dugu, haren alde guztia emateko prest dauden begiraleekin eta nerabeentzako jarduerekin aurrera jarraitzeko gogotsu. Gure helburua da gazteek herriko egunerokotasunean parte hartzea, iritzia ematea, harremanak zabaltzea, eztabaidatzea, euren proposamen, analisi eta gogoetak kontuan hartzea…”, azaldu zuen Josu Andoni Begoñak, Loiuko alkatea, lokalaren erberritzearen inguruan.