Mungiako eskalatzaileek badaukate jada euren kirol gogokoenaz gozatzeko txoko egokia. 2019 urteko Aurrekontu Partehartzaileetan jasotako proposamen ugarien artean, Bentadeseko aterpean kokatutako errokodroma berriztearen inguruko iradokizuna egin zuten mungiarrek eta, euren nahiari erantzuna emateko asmotan, Udalak kirol-gune hau berriztu du. Guztira, 50.000 euroko inbertsioa suposatu du herriko gobernuarentzako 100 metro karratu ko azalera dituen horma konpon-tzeak. Orain, behin eraberritze lanak bukatuta, guztiz itxura aldatua dauka errokodromoak, askoz koloretsuagoa izanda. Aspektu teknikoei dagokienez, 800 presa kokatu dira horma osoan zehar, erabiltzaileek eurek erabakitako ibilbideak egin ahal izateko. Bloke eskalada egiteko eremu paregabea da Mungiako Udalak ahalbidetu duena, izan ere, pelditza desberdineko eremutan banatuta dago errokodromoa. Horrenbestez, prestakun-tza maila desberdinak dituzten kirolariek bertan entrenatu eta gozatzeko aukera izango dute. Gainera, tresna desberdinak erabiltzeko aukera ere dago bertan; sokak, arnesak, koltxoneta mugikorrak eta abar luze bat, denak eskalatzaileen segurtasuna bermatzeko.

Bere eskutik, herriko gobernu taldeak kirolaren sustapena eiten jarraituko duela adierazi du. "Kalitatezko aisialdi osasuntsuaren aldeko apustua egiten dugu, biztanleriaren iradokizunak en-tzunda Aurrekontu Partehartzaileen bitartez, batik bat", azaldu zuen Ager Izagirrek, Mungiako alkateak. Horrenbestez, Udalak herritarren proposamenak en-tzuten jarraituko du aisialdirako aukera gehiago eskeini ahal izateko herrian etorkizun gertu batean.

Mungialdea. Urtero, azaroaren 5a, pertsona zaintzaileen Nazioarteko Eguna ospatzen da, jendea jagotearen sektorean lan egiten duten edo modu ez profesionalean lan hau egiten dutenak omentzeko eguna. Aurtengoan ere, Gizarte Zerbitzuen Mungialdeko Mankomunitateak eskualdeko zaindari eta erabiltzaileen aldeko programa bat garatu du, Jagoten proiektua: "Mendekotasuna daukien edozein pertsonen autonomia eta hareen jagoleei laguntza psikosoziala emoteko programea". Honen arabera, erabiltzaileek eduki desberdinak lantzen aritu dira modu telematikoz, osasun-egoera delikatua kontuan izanda.