EGAZ Txorierri eta Bizkaiako Foru Aldundia elkarlanean ari dira jada eskualdeko lan-mundua hobetzeko, izan ere, martxan da 3R Enplegu programa martxan jarri dute. Kontuan izanda covid-19aak eragindako izurrite larria dela eta, hainbat dira izan diren ondorio larriak jendearen ekonomia eta enplegagarritasunean, asko izan direlako galdu diren lan-postuak. Honen aurrean, formakuntza eskaintza berria izango dute Txorierriko herritarrek laguntza integraleko programa honen bitartez. “Hainbat jarduera gauzatuko dira, osasun-krisia dela eta langabezian geratu diren pertsonak lan munduan berriro sar daitezen”, azaldu zuten EGAZ Txorierritik. Honen arabera, berrorientaziorako nahiz berrenplegurako neurriak martxan jarri dira, “laneratzea ahalbidetu eta langabezia kronifikatu ez dadin”.

Programa hau aratzeko hainbat izango dira egongo diren ekintza atalak; banakako aholkularitza, lan munduan sartzeko laguntzak, enpresek behar dituzten lan profilak aztertu eta hauek detektatzea. Gainera, gaitasun digitalen prestakuntza sarearen bidezkoa izango da, tutore batek gidatuta eta 60 orduko iraupenarekin.

3R Enplegu Planean parte har-tzean interesatuak dauden txorierritarrek izen-ematea EGAZ Txorierriren Sondikako bulegoan egin beharko dute.