Azken hilabeteetan mundu mailako egunerokotasunean protagonista izan den izurriteak maila desberdinetako ondorio ezkorrak izan ditu. Osasun eta gizarteaz gain, esan daiteke ekonomia izan dela aspektu kaltetuenetako bat, izan ere, hainbat izan dira denboraldi batean zehar euren aktibitatea geratu behar izan duten negozioak. Kasu honetan, enpresa eta denda txikiek nabaritu dute gehien eta, Sondikako merkataritza, ostalaritza eta zerbit-zu establezimenduen ekonomiari bultzada bat emateko, herriko Udalak kanpaina berri bat aurkeztu du; Erosi, gozatu Sondikan. Honen helburua herritarren artean herriko denda, jatetxe edo bestelako postuetan kontsumoa sustatzea da, modu honetan herri espiritua mantenduta. “Oso ingurune zailean beren bertsiorik onena eskeintzen ari dira herriko establezimenduetan. Sondikako saltoki eta ostalaritza lokalak ahalegina egiten ari dira gu segurtasunez artatzeko, betiko maitasun eta hurbiltasunarekin, konfinamendu-aldiko zailtasun guztiak eta osasun-arloan hartu behar izan dituzten arauak gaindituta”, adierazi zuen Xabier Zubiaurrek, Sondikako alkateak, kontsumo kanpainaren inguruan.

Programa berri honen barnean ekintza desberdinak martxan jarriko dituzte Udal eta saltokiek elkarlanean. Hasteko, hedapen eta publizitate aspektua asko landuko da, izan ere, parte hartzen duten establezimenduetan eta herriko kaleetan kartel eta binilo kolore-tsuak jarriko dira, jendeari herrian kontsumitzeak daukan garrantzi eta abantaila gogoratuta. Beste alde batetik, ekimen honek ikusentzunezko euskarria ere izango du, herritarrek parte hartuko duten bideo iragarki bat ere martxan jarriko delako. Amaitzeko, taberna eta jatetxe ugari pertsona-edukieraren inguruko arazoak izaten ari dira, horregatik, Sondikako Udalak terrazak estali edota handitzeko ordenantza onartu du. Honela, hainbat establezimenduk aparkalekuak hartu ahalko dituzte euren bezeroak eser-tzeko. Horregatik, alkateak herritarrak Sondikan kontsumitzera animatu zituen: “Merkataritza eta ostalaritza aktiboa nahi badugu, konpromezua behar dugu, kontsumoamarduratzu eta jarraitua eginda”.