Derioko Udalak herriko pertsona adintsuen segurtasuna bermatzearen aldeko ekintzak egiten jarraitzen du, oraingo honetan 24 ke-detektagailu berri kokatuta 20 etxebizitzatan. 75 urtetik gora dituzten eta bakarrik bizi diren herritarren etxeetan kokatu dira segurtasun-tresna berriak edo 75 urtetik gora dituzten eta adin bereko inorekin bizi direnen etxeetan. "Funtsezko zerbitzua da gure-tzat, gure adinekoen ongizatea eta segurtasuna babesten eta hobetzen laguntzen baitigu. Haien beharrei adi gaude. Kasu hauetan zaurgarriak diren kolektibo baten arrisku-egoerak prebenitzeko egiten dugun inbertsioa da. Zoritxarrez, ustekabeko suteak edo istripuak nahiko ohikoak dira etxeetan, et, horregatik, gailu hauek bizia salba diezaiekete", adierazi zuen Esther Apraizek, Derioko alkateak. Gainera, bere arabera inongo kosturik ez daukan zerbitzu bat da hau: "Zerbitzu hau doan ematen da, eta Udalak berak hartu du bere gain detektagailuak instalatzeko eta mantentzeko gastua; beraz, onuradunentzako ez du suposatzen inolako kosturik".

Herritarren segurtasuna berma-tzearen aldeko ekimen hau 2021 urtean martxan jarri zuen Udalak eta, azken txanda honetan kokatutako 24 ke-detektagailuak kontuan izanda, 282 jarri ditu guztira, 233 etxebizitzatan eta, herriko gobernuaren arabera, denbora igarotzen doan einean ikuskatze desberdinak egiten dira. Beste alde batetik, etxebizitza hauetan bizi diren pertsonei larrialdi ebakuazioa errazteko eskema ariak ere banatu zaizkie eta, gainera, suteen aurrean autobabesteko eskuliburu bat eman zaie. Derioko Udaleko teknikariek, iniziatiba honen erabiltzaileen profilak aztertuko diituzte bestalde, eurene goera ezagutzeko: "Etxebizitza guztietan dauden zerbi-tzuen eta baliabideen berri ematen da, eta egindako elkarrizketen ondoren, elkarrizketatutako pertsona bakoitzaren txostena egiten da. Bertan, hautemandako beharrak eta etxebizitza bakoitzean adierazitako beharrak eta hauen bilakaera jasotzen dira, aurreko urteko informazioa barne, banakako jarraipena errazteko".