Mungiako Udalak, Emakunderekin elkarlanean, Beldur Barik ikusentzunezkoen lehiaketaren edizio berri bat aurkeztu du. Honetan, herriko 12 eta 26 urte bitarteko herritarrek euren lanetan genero indarkeriaren aurreko egoera desberdinetako jokaerak islatu beharko dituzte: “Lan horiek neska-mutilek egoera desbardinei nola aurre egiten deutsien erakutsi behar dabe, Beldur Barik jarreragaz. hau da, errespetua, bardintasuna, askatasuna eta autonomia, alkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin”.

Txapelketaren antolakuntzaren arabera, herriko gazteen jokabide eta adierazpenak goraipatzea da: “Lehiaketaren xedea emakumeek jasaten duten bereizkeria egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak baloratu eta bultzatzea da. Aurkezten dituzten ikus-entzunezko lanek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarreren adierazgarri izan behar dute”.

Horrenbestez, pertsona interesatuek azaroaren 5a baino lehen bidali beharko dituzte euren ikusentzunezkoak. Adinaren araberako hiru kategoria izango dira; lahenengoa 2007 eta 2008an jaiotakoena, bigarrena 2002 eta 2006 urte tarteetan jaiotakoena eta, amaitzeko, 1994 eta 2001 urte tarteetan jaiotakoena. Sariei gagokienez, kategoria bakiotzeko garaileak 400 euroko saria eskuratuko du eta aipamen sariek 200 eurokoa. Amaitzeko ikusentzunezko teknika onenak eta partaidetza lanak 300 euro jasoko dituzte.