Lezamako Udalak herriko kaleetako bankuan aldatu ditu. Dirudienez, aurretik zeudenak denboraren igarotzeagatik eta hauen erabilera egoki zein desegokiagatik oso kaltetuta zeuden eta eta, zurezko hainbat taula apurtzen zirela kontuan izanda, oso garestia zen hauen mantentzea Udalaren arabera. Honen aurrean, herriko gobernuak 6.968,39 euroko inbertsioa egin du antzinako bankuak berri batzuengatik aldatzeko eta lezamarrek euren erabilera modu eroso batean gozatzeko, aldaketa honek suposatu duen hobekuntza estetikoa alde batera utzita. Guztira, 23 banku berri kokatu dira herriko gune desberdinetan, batez ere erdigunean eta inguruetako auzoetan.

Banku zaharrei bigarren bizitza bat emateko asmotan, biztanleriaren arteko partaidetza sustatzeko ekimen bat plazaratu du Udalak. Kasu honetan, hauek etxera eraman nahi dituzten lezamarrek doainik eskuratzeko aukera izano dituzte, birziklatu, apaindu edo nahi dutena egiteko. Prozesu partehartzaile honetan parte hartzeko, familia edo norbanako interesatuek izen-ematea datorren eguaztenaren, irailaren 30aren, aurretik egin beharko dute, etxe bakoitzako partaidetza bakar bat inskribatuta gehienez. Kontuan izanda hainbat direla landak eta espazio zabalak dituzten etxebizitza ugari daudela Lezaman, oso aukera interesgarria izan daiteke hau. Ondoren, apuntatutakoen arteko zozketa bat egingo du Udalak, urriaren 1ean, eta irabazleekin telefono bidezko kontaktua ezarriko du. Bankuen batzea urriaren 3an, datorren barikuan egingo da, udal-pabilioiean goizeko 10:00etatik aurrera. Beste alde batetik, zuhur banaketa ere egingo du Udalak egun berean, 10:30etan. Guztiz doakoa izango da eta ekimenean parte hartuko duten lezamarrek nahi duten erara erabili ahalko dute jasotako materiala, beti ere euren ardurara. Horrenbestez, jende interesatua bertara hurbildu beharko litzateke.