Familia Plan berria aurkeztu du Zamudiok

Helburua, desgaitasunak dituztenen autonomia eta enplegagarritasuna hobetzea da

24.09.2020 | 02:35

Zamudioko Udalak Familia Plan berri bat aurkeztu du, Adecco Fundazioarekin eta Gaiker Teknologia Zentroarekin elkarlanean, desgaitasun ziurtagiria daukaten bost pertsona eta bere familiak laguntzeko ekimen bat aurkeztu du, hau da, %33ko edo zifra honetatik gorako desgaitasuna daukaten zamudioztarrei eta euren ingurukoei asistentzia emateko. Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, 15.000 euroko inbertsioa beharrezkoa izan da eta honen helburua desgaitasuna daukaten pertsonen autonomia eta enplegagarritasuna hobetzea da, epe ertain edo luzera begira. Honetarako, norbanakoari zuzendutako ekintza desberdinak antolatuko dira; formakuntza eta terapia arloekin lotutako jarduerak batik bat. Beste alde batetik, Familia Plan Eskola ere martxan jarriko du antolakuntzak. Honen arabera, datozen hilabeteetan elkarrizketarako eta ikasketarako espazio bat izango dute familia erabiltzaileek. Bertan, euren familiako kideak ere izango dira eta espazio honen funtzioa norbanakoek ikasitako gaitasunak terapia arlo batean orokortzea da, honela bakoitza izaten ari den garapena aztertu ahal izateko.