Covid-19ak eragindako izurritea ondorio larriak izaten hasi zenetik, Mungiako Udala eta Mungialdeko Behargintza elkarlanean jo eta su aritu ziren herriko ekonomia, beste aspektu askoren artean, suspertzeko asmotan. Mungia Indartzen kanpaina izan da arlo honetan protagonista, izan ere, hiru ardatz desberdinetan funtzionatu izan duen programa bat da. Batetik, Mungiako Udalak herriko etxebizitza guztietan bertoko ostalaritza, merkataritza eta zerbitzu establezimenduetan gastatzeko bonuak banatu zituen, guztira 20 euroko balioa banatuta etxe bakoitzean. Beste alde batetik, diru-laguntza zuzenak eskuratzeko kanpaina martxan jarri zen eta, oraingoan, herritarrentzako formakuntza eta lanbide orientazio zerbitzua eskainiko du eskualdeko plataformak.

Mungia Indartuz proiektu barneko atal honetan, herriko lan merkatua bultzatzeko orientabide eta ikasketa teoriko eta praktikoaren inguruko eskaintza aurkezten du, modu honetan tokiko ekonomia eta lan munduari bultzada bat emanda. Aspektu desberdinetako formakuntzak eskainiko ditu oraingoan Munialdeko Behargintzak. Alde batetik, konpetentzia digitalak lantzeko ikastaroak izango dira, izan ere, telelana hain garatua dagoen garai honetan oso erabilgarria izan daiteke. Urritik aurrera, modu desberdinetako ofizioak ikasteko kurtsoak izango dira; igaeltserotza, pintura, elektrizitatea, itugintza, lorezaintza... Horrenbestez, esan daiteke beti beharrezkoak diren lanbideetarako formakuntzak ere mahai gainean jarri dituele plataformak. Eskaintzarekin jarraituta, enpresa arloko kudeaketaren inguruko jakintzak ere landuko dira, izan ere, Mungialdeko Behargintzak ekintzailetza bultzatzea bilatzen du.

Herriko ostalaritza, merkataritza eta zerbitzu establezimenduei dagokienez, sarearen bitarteko lanbide arriskuen prebentzio kurtso bat proposatuko du antolakuntzak, guztira, hiru orduko iraupenekoa. Honen helburua, egungo osasun-egoera dela eta hartu beharreko neurriak ondo betetzeko gomendioak ematea da neurri handi batean. Bukatzeko, Mungilan proiektua ere dago Mungia Indartzen kanpainaren barnean. Kasu honetan, helburua herritarrei lan munduko bermerkaturatzeko ekintzak ezautarazteko aukera ematea da, euren lan aukerak eta formakuntza hobetzeko.

Mungia Indartuz

Helburua. Formakuntza eta orientazio proiektu honen bitartez, Mungialdeko Behargintzak herriko lan merkatua bultzatu nahi du, barneko ekonomia suspertzeaz gain.

Mungilan. Atal honi dagokionez, antolakuntzak herritarrek lan munduan bermerkaturatzeko egindako ekintzak ezagutzera emateko tresna berri bat eskaintzea da, lan aukerak eta formakuntza hobetzeko.