Behin udaldia bukatuta, Bizkaiako erakunde desberdinek euren aktibitatearen normaltasuna berreskuratu dute, behin abuztuko oporraldiak alde batera guztiz utzita. Hala ere, hainbat izan dira azken hilabeteetan ere lan gogorra eiten aritu diren Udalak, esate baterako Loiukoa. Herriko Nagusien Etxean zenbait konponketa egingo direla adierazi eta egun gutxitara, Josu Andoni Begoña alkate loiuztarrak burututako Udal-korporazioak Arizmendiko zubia berriztu du. Dirudienez, Lauroeta auzoan kokatutako pasabide hau oso kaltetuta zegoen bere erabilerarengatik eta denboraren igarotzeagatik eta, arrazoi hauek zirela medio, Udalak hau eraberritzea erabaki zuen, bide hau erbaltzen dutenen segurtasuna bermatzeko asmotan. “Benetan beharrezkoa zen Arizmendiko zubiaren birmoldaketa. Hain zegoen kaltetuta, non denboraldi batez bertako trafiko jarioa etetera behartuta ikusi genuen gure burua”, adierazi zuen Josu Andoni Begoñak.

Guztira, hiru hilabeteko iraupena izan dute Lauroetako pasabide hau berrizteko lanek, izan ere, gaur egun gizartea bizitzen ari den covid-19 birusak eragindako izurriteak zenbait segurtasun neurri ezartzea beharra suposatu du, aurretiaz esperotako bukaera data atzeratuta. Zubi honen birgaitzearekin, Loiuko Udalak herriak dituen auzoetan ekintzak egiten jarraitzen du, kasu honetan Lauroetako eta inguruetako herritarren onurarentzako. Pasaden hilabete hasieran, esate baterako, Larrondo auzoko ingelesen zubia berriztu zen, auzoz auzoko berrikuntza eta iterbentzio kanpainari jarraipena emanda eta bertoko erabiltzaileen segurtasuna ziurtatu ahal izateko.