DESKONFINAMENDUA hasi zenetik, Bizkaiako biztanleria kirola egin ahal izateko aukera desberdinak bilatzen aritu da osasun-egoeraren ondoriozko muga eta segurtasun neurriak kontuan izanda, izan ere, askoren-tzat oso gogorra izan da bi hilabetetan zehar etxean egotea. Jende askok euren etxebizitza inguruetako mendietatik ibilaldiak egitea erabaki du, probintziak aspektu honetan daukan aniztasun hederá aprobetxatuta. Arlo honetan, Lezamako Gailu Mendi Taldeko kideak adituak direla esan daiteke, are gehiago kontuan izanik 2021 urtean bere 30. urteurrena beteko duela kirol elkarteak. Berrogeialdia eta larrialdi egoera bukatu zirenetik, talde lezamarreko partaideek lau irteera desberdin proposatu dizkiete gaur egun elkartea osa-tzen duten 183 pertsonentzako, nahiz eta beharrezkoak diren segurtasun-neurriek suposatzen duten mugak kontuan hartu dituzten. Datorren ibilaldia, hilabete honetako 18 eta 20 egunen bitartean antolatuko dute Tenako aranera norabidean. "Picos de Europa, Urdaibai, Pirinioak€ Honelako eskualdeetan gustatzen zaigu antolatzea gure txangoak. Normalean, urtean 22 ekintza inguru antolatzen ditugu; batzuk eguneko joan etorriak, beste batzuk asteburu osoa kanpoan igarotzekoak eta abar. Kontuan izanda covid-19 birusaren arira sortutako izurrite, kontu handiz ibiltzen ari gara antolakuntza aspektuan. Aldez aurretik programatutako ekintzak direnez, gauak igarotzeko hartutako establezimenduekin aurretiaz berba egiten dugu, zenbat jenderako irteera antolatu dezakegun ezagutzeko", azaldu zuen Iñaki Pequeño-k, Gailur Mendi Taldeko kideak.

Segurtasun neurriei dagokienez, antolakuntza taldeko bolondresak saiatzen dire une oro ordena mantentzea, izan ere, "oso zaila da horrelako ekartasun giro batean denbora osoan partaideak adi egotea". Mendizale lezamarraren arabera, oso ohikoa da kirol mota hau taldean praktikatzen dutenen artean objektu trukaketak izatea; makilak, kantinplorak, ogitartekoak€ Hala ere, kutsaketen aurreko prebentzio neurri bezala, guztiz debekatuta dago Gailurrek antolatutako ibilaldietan objektuak partekatzea eta, bestalde, segurtasun distantziak mantentzen saiatzen dira hauetako partaideak.

Nahiz eta azken hilabeteetan horrelako ezohiko neurriak hartzera behartuta dauden, 1991ean sortu zenetik, Lezamako mendi taldeak mota desberdinetako ekintzak antolatzen aritu da, herriko eta inguruko jendeari mendiak izan dezakeen disdira erakusteko eta mendigizaletasuna sustatzeko Txorierrin. Deskonfinamenduak aurrera egin izan duen neurrian, Gailur elkarteko kideek jende askoren interesa somatu dute eta hau oso berri baikorra izan da kideentzako: "Oso pozgarria da pertsonak gure gana hurbiltzen ari direla ikustea, izan ere, honek mendiarekiko interesa daukatela suposatzen du".

Gailur Mendi Taldea osatzen duten 180 baino pertsona gehiagoren artean, asko dira adin txikikoak direnak, izan ere, oso elkarte familiarra da Lezamakoa. Hain da familiarra, non ikasturteak irauten dituen bederatzi hilabeteetako bakoitzean familia irteera bat antolatzen duten Herri Eskolako Guraso Elkartearekin Elkarlanean: "Herriko gaztetxoen artean mendiarengatiko zaletasuna sustatzeko modu bat da hau. Normalean, asko dira ekintza mota hauetara hurbiltzen diren familiak, izan ere, oso aukera ona da gurasoek eta euren seme-alabek jardunaldi lasai eta polit bat igaro ahal izateko.

Mendi giroak sortzen duen klima lasaia da Iñaki Pequeño-ren aburuz honelako ibilaldiak egiteak daukan baliabide onena eta, horregatik, jende animatzen du zaletasun hau ezagutzera eta Gailurrek antolatutako ekintzatan parte hartzera, bertan osatzen diren launtasun estuetaz gain.