- Irailaren heltzearekin eta udaldiaren bukaerarekin batera, Derioko Udalak bere biztanleriaren bizitza kalitatea hobetzeko proiektuak burutzen jarraitzen du, kasu honetan herriko erdigunean interbentzio berriak hasita. Uribe kalea izaten ari da aur egun gauzatzen ari den ekintzaren epizentroa, izan ere, Udalak bertoko trafikoa moteltzeko lanak hasi ditu haste honetan. Herriko gobernuaren helburua, bertatik igarotzen diren derioztar zein kanpoko biztanleen segurtasuna hobetzea da, kasu honetan, gune zehatz honetako autoen zirkularioarki gehiengo abiadura 50 kilometrok ordukoa izatetik 30 kilometro ordukora izatera murriztuta. ""Jarduketa honen bidez, udalerriko hainbat bidetako trafikoa lasaitzen lagunduko duten zenbait hobekuntza egin nahi ditugu, batez ere, udalerriko iparraldearen hiri-garapenaren testuinguruan berriki eraiki diren kale berrietan, oinezkoen segurtasuna areagotuz. Aste honetan Uribe kaleko lanekin hasi gara eta datozen hilabeteetan Ganben eta Larrabarrin arituko gara. Gure helburu nagusia bide-segurtasuna areagotzeko abiadura jaistea da; izan ere, 50 kilometro orduko abiaduran zirkulatzen denean, ikus-eremua urruneko puntu estu baterantz bideratzen da, hurbileko hiri-ingurunean zer gertatzen den kontuan hartu gabe. Aldiz, 30 kilometro orduko abiaduran zirkulatuz gero, ikus-eremuak kontuan hartzen du alboetan gertatzen dena.", azaldu zuen Esther Apraizek, Derioko alkateak. Lehenengo interbentzio hau aurrera eraman ahal izateko, hau da, Uribe kalekoa, 96.795,45 euroko inbertsioa egin beharko du Udalak eta, lanen iraupenari dagokionez, sei astera luzatzea aurreikusten da. Beste alde batetik, Ganbe eta Larrabarri kaleetako aldaketek 21.691, 03 eta 11.170,61 euroko gastua suposatuko dute.Horrebestez, Derio erdiguneko trafikoa lasaitzeko proiektuak 130.000 euroko inbertsioa suposatuko du Udalarentzat guztira.

Uribe kaleko errepideen zabalera murriztuko da: "Hiru galtzada-estugune sortuko dira, galtzadaren erdian uharteak jarriz, punturik estuenean 2,6 metroko errei bat planteatuko da. Gaur egun, kaleak 3,5 metroko zirkulazio-erreiak ditu. Hiru irlatxo jarriko dira, bik 20 metroko luzera izango dute eta hirugarrenak 30 metrokoa. Zabalera zorrotz hauekin, ibilgailuen gurutzaketak oso abiadura txikian egiten dira. Kale horrek Betorrene kalearekin eta Goikoetxe kalearekin dituen bidegurutzeetan, zoladura ere altxatu egingo da".