COVID-19 birusaren aurkako borroka honetan hainbat izan dira lehengo lerroan lanean aritu diren arlo desberdinetako profesionalak eta, deskonfinamenduak aurrera egin duen einean, sektore desberdinetakoak gehitu dira azken hilabeteetan. Aisialdia asetzeko, eta kontuan izanik jende askok ezin izan duela aurten bidaiarik egin, asko izan dira euren herrietako igerilekuetara hurbildu direnak egun eguzkitsuak igarotzeko. Hau kontuan izanda, esan daiteke euskal igerilekuetako sorosleak lehenengo pertsonan bizitzen ari direla koronabirusak uda honetako aisialdian eragin duen aldaketa, izan ere, asko izan dira osasun-agintaritzak emandako argibideen arabera bete behar dituzten segurtasun-neurri zorrotzak erabiltzaile eta langileen arteko kustaketa arriskuak ekiditeko.Arlo honetan, Arantza Ansoleagak, Mungiako igerilekuetako sorosle zerbitzuen koordinatzaileak, DEIAri Mungiako sektore honetako langileak egoera berezi hau nola bizitzen ari diren azaldu zion: “Logikoa den bezala, oso aldaketa nabarmena izan da aurten, aurreko urteetako udekin alderatuta. Martxoan izurritearen egoera larria hasi zenetik, berrogeialdia behartuta, zalantza asko egon ziren udarako aisialdirako aukerak nola antolatu ahalko ziren. Zorionez, eta osasun-egoerak eboluzio baikorra izan duela ikusita, igerilekuak bezalako guneak irekitzea erabaki zen, beti ere segurtasun-neurriak beteta. Horregatik, igerilekuak zabaldu genituen lehenengo egunetik hauek bete eta betearazi ditugu; pertsona edukiera %60ra mugatuta, abonatuen erabilera bakarrik utzita, goiz eta arratsaldeko txanden artean desinfekzio lanak eginda... Unera arte, ez dugu pertsona edukiera murriztua bere mugara arte beteta izan, beraz, errezagoa izan da lana jendearen sarrera eta irteera kontrolatzerako orduan eta, gainera, une oro nor sartu den ezagutzeko aukera daukagu hobeto kontrolatzeko”.

Segurtasun-neurriak betearaztezko antolakuntza mailan ere hainbat izan dira Mungiako igerilekuetako langileek bizi dituzten aldaketak. “Egia da nahiko lan nekeza iruditzen zitzaigula hasieran, baina gutxinaka ohitzen joan gara. Sarrera eta irteerako bideak desberdindu egin dira, jende pilaketak ekiditeko eta abonatuak bakarrik sartu daitezkela kontuan izanik, errazagoa da dena kontrolatzea. Desnifekzio lanei dagokionez, garbitzaileak aldagelak eta barruko instalazioak garbitzen dituzte goizeko eta arratsaldeko txandak bukatu bezain pronto. Kanpoaldeko guneei dagokienez, sorosleak aritzen dira txirrista eta barandilak bezalakoak desinfektatzen. Sokorristek maskarak erabiltzearen derrigortasunari dagokionez, hasieran oso arraroa izan zen. Orokorrean, lan egiteko genuen metodoa oso modu nabarmenean aldatu da ezarritako segurtasun-neurriak direla eta. Logikoa denez, hasieran nahiko eoera zaila izan zen, baina gutxinaka ikasten eta ohitzen oan gara denbora aurrera joan den einean. Maskarari dagokienez, egia da egun eguzkitsuetan, udako tenperatura altuak kontuan izanda, nahiko gogorra egiten zaiela, are gehiago FFP-2 maskara direla ikusita, izan ere, hauek kirurgikoak baino itxiagoak dira. Hala ere, denak ohitzen doaz eta gero eta hobeto daramate maskararen erabilera eta, beste alde batetik, segurtasu-neurrien inguruko kontrola”, azaldu zuen Ansoleagak.

Covid-19aren presentziak markatutako udaldi arraro honetan, sektore desberdinetako biztanleriaren ezjakintasunak ere presentzia pisu nabarmena izan du, izan ere, kontuan izanda hainbat izan direla toki publiko gehienetan bete beharreko segurtasun neurriak zenbait muga suposatzen dute eta, hasierako egunetan, jakinmin handia egon zen bisitarien jarrera nolakoa izango zenaren inguruan. Zorionez, Ansoleagaren arabera, oso jarrera positibo eta kolaboratzailea azaldu dute mungiarrek: “Benetan eredugarria izaten ari da. Honelako ezohiko egoera baten aurrean, zalantzak egon ohi dira hasieran, baina mungiarrak os ardura handiz jokatzen ari dira. Une oro, langileek emandako argibideak errespetatzen ari dira, oso jarrera arduratsua izanda eta honek asko pozten gaitu. Egia da hasieran jendea oso utxinaka etortzen hasi zela, beldurrarekin, izan ere, oso arraroa zen egoera eta mungiarrek ez zekiten oso ondo nolako funtzionamendua izango zuten igerilekuek. Baina denborak aurrera egin duen heinean, jendea konfidantza hartzen joan da eta jende asko animatzen ari da. Gaur egun langileok ikusten dugunagatik, igerilekuetako erabiltzaileak erosotasun osoz datoz igerilekuetara eta asko eskertzen dugu segurtasun-neurrien inguruan azaltzen duten errespetua. Orokorrean, esango nuke nahiko ondo eramaten ari garela egoera berezi hau langile eta erabiltzaileak. Hasieran oso arraroa egiten zitzaigun, hartu beharreko neurriak zirela eta, baina gutxinaka ohitze joan gara eta nahiko pozik gaude”.

Kontuak kontu, argi dago azken asteetan Mungiako igerilekuetan bizitzen ari den giroa oso ona izaten ari dela. Udako egun eguzkitsuetan kanpra irten ezin duten pertsonek oso aukera ona daukate Legarda kiroldegian bertoko abonua izanez gero. Gainera, bertoko langileen, garbitzaileen eta kanpoko zein berneko igerilekuetako erbailtzaileek azaltzen duten kolaborazio jarrera ikusita, argi dago koronabirusa ez dela ongi etorria eta honen kutsaketarik egoteko arriskua oso murriztua dela.