Nahiz eta azkenengo hilabeteetan euskal erakundeak pandemiaren inguruko emaitza eta arazoak ebazteko gakoak topa-tzen aritu diren, bertoko udalek euren agendan xedatutako proiektu desberdinak garatzen jarraitzen dute, osasun-egoera kontuan izanda ahal duten neurrian. Sondikaren kasuan, biztanleriak oso berri baikorra jaso zuen pasaden astean, izan ere, kiroldegian berrikuntza ugari ezartzeko lanak hasi ziren. Antza, denboraren igarotzea eta gune desberdinen erabilera zela eta, txoko desberdinen egoera nahiko kaxkarra zen eta, kontuan izanda pandemiaren aurrean hartu beharreko segurtasun-neurriak, hauek erabili ahal izateko gune aproposagoak ahalbidetuko dira.

“Egingo diren hobekuntzak uztail honetan zehar sinatutako kiroldegien kudeaketaren inguruko kontrotatuan xedatutakoak dira. Esate baterako, aldagelak guztiz berriztuko dira euren erabilera oso modu nabarmenean hobetzeko, armairutxo edo takilak, dutxen zonaldeak, iturgintza instalazioak, elektrizitatea, iragazgaitzea, berogailuen zerbitzua eta abar luze bat osatzen duten zenbait aldaketa. Behin lanak bukatuta, kiroldegiak espazio zabalagoak izango ditu, gaur egun hain garrantzi handia daukan pertsonen harteko segurtasun distantzia mantentzea ahalbidetuta. Kanpoko instalazioetan ere aldaketa nabarmenak izango dira. Esate baterako, padel pistei dagokienez, honen estalkia oso modu nabarmenean zabalduko dua, sondikoztarrek egun euritsuetan ere hauen erabileraz gozatu ahal izateko”, azaldu zuten Sondikako Udaletik ezarriko diren berrikuntze batzuen inguruan.

Herriko gobernuaren arabera, benetan beharrezkoa zen aldagelen berrikuntza, izan ere, orain dela 28 urte eraiki zirenetik ez dira aldatu. Kiroldegirako sarrera kontrolatuagoa izateko, informatizazio sistema bat ere ezarriko da behin lanak bukatuta. Metodo moderno honen bitartez, jario hobea izango du sondikoztarren zein inguruetako biztanleen sartu irtenak, dena modu digitalean erregistratua izango delako. Gainera, instalazio desberdinak erabiltzeko erreserbak modu telematikoan egiteko aukera izango da, pertsonen arteko kontaktu zuzena ekidinda eta, bestalde, erailera antolakun-tza modu informatikoan erregistratuta mantentzea ahalbidetuta.

Lanen aurrekontuari dagokionez, guztira, 200.000 euroko inbertsioa suposatuko du aurreko urtean aurreikusi zen kiroldegiaren berrikuntza hau aurrera eramateak. Kantitate honen barnean, 50.000 euroko kantitatea aldageletako altzariak aldatzeko bideratuko da, honela erabiltzaileen erosotasun eta praktikotasuna bermatu ahal izateko. Beste alde batetik, Udalaren aurreikuspenen arabera hiru hilabeteko iraupena izango dute pasaden astean hasi ziren lanek:

“Kontuan izanda covid-19aren aurka hartu beharreko segurtasun-neurriek suposatzen duten mugak, hiru hilabete barru lanak bukatuta egotea espero da, materialen entregatzean, esate baterako, izaten ari diren atzertzeak direla eta. Hala ere, posiblea da aurikusitako datatik aurrera aste batzuk atzeratzea lanen bukaera, nahiz eta lehentasuna epeak betetzea den. Unerarte dakigunez, berrikuntza lanak esperotako epeak betetzen doaz, hau da, enpresa arduradunak erritmo onean lanean ari da”.

Udalak berrikuntza lanak udaldi honetan lanak aurrera eramatea erabaki zuten xedatutako kontratuan bi urteko epea zegoelako eta, honela, ahalik eta arinen erabilgarri izateko kiroldegiko berrikun-tzak: “Erabaki hau kirol guneen inguruko kudeaketaren kontratuaren bernean ezarritako epeei moldatuta dago. Aurreko urtetik aurrikusita zegoen. Gune jakin batzuen aldaketa beharrezkoa zen 28 urteren ostean eta, egia esan, udaldia urteko denboraldirik egokiena izan ohi da honelako ekintzak egiteko, izan ere, udazken eta neguan antolatutako ekintza programazioa inongo arazorik gabe jorratzea ahalbidetzen du hilabete hauetan egiteak. Lehenik eta behinkontratuaren sinadura bete arte itxaron dugu eta, beste alde batetik, osasun arloko agintaritzak emandako igerilekuen pertsona edukieraren inguruko argibideak ezagutu eta bete ahal izateko”. Kontuak kontu, argi dago sondikoztarrak irrikitan egongo direla hiru hilabeteen epea bukatzeko zain, izan ere, hainbat izango dira euren herriko kiroldegiak jasoko dituen berrikuntzak eta, horrenbestez, bertoko zerbi-tzu eta erabilera ere oso modu nabarmenean hobetuko da. Beti ere, segurtasun neurrien eta osasun bermea lehenetsita.