- Orokorrean, oso urte arraroa izaten ari da Bizkaiako biztanleriarentzat, izan ere, covid-19ak eragindako osasun-krisialdiak oso modu bortitzean astindu du honen egunerokotasuna; hasieran bi hilabeteko berrogeialdia behartuta, denbora lerro logiko bat jarraituta urtean zeharreko ekintza berezi desberdinak bertan behera utzita eta normaltasun berria delakoan oinarritzen diren segurtasun neurri guztiak. Aurten ospatu ezin izan diren jarduera berezien artean, Loiuko San Pedro eta Santa Luzia jaiak kokatzen dira, izan ere, Udal-korporazioak aho batez erabaki zuen aurreko asteburuan ospatu beharko zen edizioa bertan behera uztea. Hala ere, Ziberpaella Eguna ospatzea lortu zuen herriko gobernuak modu telematikoan, jai-giroa izateko herriko txoko eta etxebizitzatan. Jai alternatibo hauetako bigarren eta azkenengo ekintza astelehen eta astearetan zehar aratu zen, izan ere, Josu Andoni Begoñak, Loiuko alkateak, 85 urtetik gorako biztanleei omenaldi txiki bat egitea erabaki zuen: "Loiuko nagusiek jarrera eredugarria izan dute pandemia osoan zehar; are gehiago kontuan izanda euren bizi-tzak asko aldatu direla hartu behar izan diren segurtasun-neurriak direla eta. Gainera, etxetik irten gabe egon dira luzaroan, inongo bisitarik jaso gabe, eta, kasu askotan, bakarrik bizi izan dira".

Errekonozimendu honi jarraiki, alkatea banaka joan zen herriko nagusienak bisitatzera. Emakumezkoek lore sorta koloretsu bat jaso zuten, lore berezien sorta bat, tratamendu bat jasotakoak entregatu aurretik. Tratamendu horren arabera, euren iraupen disdiratsuena oso modu nabarmenean areagotzen da eta, aldi berean, bere usain bikaina mantentzen dute. Gizonezkoek, beste alde batetik, haritza kimu bat jaso zuten, Bizkaian eta Loiun oso garrantzi sinboliko handia daukan zuhaitz baten zati txiki bat. "Indarraren sinonimoa da haritza. Kimu honekin, ondo erabakitako tokian landatu dezakete loiuztarrek indarraren eta familia-batasunaren adierazgarri diren zuhaitzak", azaldu zuen Josu Andoni Begoñak. Horrenbestez, nahiz eta oso San Pedro eta Santa Luzia jai lasai edo ezohikoak bizi dituzten herritarrek azken egunetan, herriko pertsona adintsuenek oso une hunkigarria bizitzeko aukera izan dute lore koloretsuak edo zuhaitz kimuak jasota pandemian zehar izandako "jarrera eredugarriarekiko" esker oneko ekintza bezala. Argi koloretsua bide ilun honen aurrerako bidean.