- Nahiz eta koronabirusak eraindako pandemiak zenbait ekintza garrantzitsu bertan behera uztera behartu dituen, Derioko Udalak bertoko biztanleriari udaldirako aisialdiko eskaintza interesgarria proposatu dio, bere barnean 80 ekintza inguru izango dituen eta osasun agintaritzak emandako argibideak jarraituko dituen plangin-tza bat. Gaur izango da lehenengo ekintza eta irailaren 6ra bitartean garatuko da, eta publiko guztientzako jarduerak izango ditu: antzerkia, zinema, magia eta bakarrizketak, robotika eta sukaldaritza tailerrak, familiartean mendira ibilaldiak eta zumba, pilates, aerogap edo taichi saioak, besteak beste. Arratsalde honetan, 20:00etatik aurrera, kaleko antzerki saio bat egingo da frontoian, izaki mitologikoekin eta suarekin egindako ikuskizun batekin. Gainera, 19:00ak eta 22:00ak bitarteann, fanfarria bat herriko kaleak animatzen arituko da, hortaz, giro bikaina izango da. Zapatu honetan izango da hurrengo ekintza; Kalean Otso Etxean Uso haurrentzako antzerki saioa eskainita da kirol-pistetan. Hurrengo hilabeteetan bestelako jarduera asko izango dituzte derioztarrek erabilgarri adin desberdinetako herritarrei zuzenduta. Antzerki eta bakarrizketetan izan ezik, derrigorrezkoa izango da aurretiaz izena-ematea eta, bi kasu hauetan, mugatua izango da pertsona edukiera, izan ere, Udalaren helburua jende pilaketak ekiditea da. “Kutsatze-fokuak saihesteko eta herritarrak babesteko udalekuak bertan behera utzi ondoren, Udalak aisialdirako alternatibak bilatu ditu Derioko familientzat, osasun-baldintzetara hertsiki egokitzen direnak, egokitzapen, prebentzio, baldin-tza, neurri eta gomendio-protokoloekin”, adierazi zuten udal-korporaziotik. Hala ere, datozen egunetan Udalak plangintza zehazten duen paperak banatuko ditu herritarren artean. Inskripzioari dagokionez, ekin-tza ospatu baino bost egun lehenago egin beharko da Udalaren web-gunean dagoen inprimakia beteta. Horrenbestez, komenigarria da Derioko jendeak Udalak emandako progrmazioa irakur-tzea zeinetan parte hartu nahi duten ezagutu eta izen-ematea egiteko.