- Derioko Udalak Streaming plataforma erabiliko du Aldekone auzoak eraikitako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketa egiteko. Estreinako aldia izango da jarduera hau modu presentzialean egingo ez dena, baina gaur egun gizartearen osasun-egoera gatza kontuan izanda, covid-19ak eragindako pandemia dela eta, herriko gobernuak modalitate berri hau aukeratzea erabaki du.

Bariku honetan, ekainak 19, ospatuko da zozketa Derioko Kultur Birikan, eguerdiko 13:00ean eta notarioaren presentziarekin. Behin betiko inskripzio zerrendatan apuntatuta daudenek esteka bat jasoko dute datozen egunetan, baina barikua baino lehen, zozketa orok dakarren zirrara zuzenean jarraitzeko, horrenbestez, oso adi egon beharko dira apuntatuak etxebizitza eskuratu ahal duten ezagutu ahal izateko.